Eusko Jaurlaritza

Sailak- Ekonomia, Lana eta Enplegua

Jarduera esparruak eta eginkizunak

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari:

  1. Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren plangintza egitea.
  2. Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen plangintza eta kudeaketa egitea. (Suspertze eta Erresilientziarako mekanismoa).
    b bis) Ikerketa ekonomikoa. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspena.
  3. Estatistika.
  4. Enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, dekretu honen 12.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza izango du, betiere zerbitzu horren erantzukizunen barruan.
  5. Lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea.
  6. Gizarte-ekonomia: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa.
  7. Enpresen gizarte-erantzukizuna.
  8. Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera.
  9. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema.
  10. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  11. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

 

Sail honi atxikitzen zaizkio «Eustat, Euskal Estatístika Erakundea», «Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea / Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales» eta «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua» erakunde autonomoak.

Ekin lanari!