Bisita

Jardueren artean, besteak beste, ikasleek beren herriko udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia edo Foru Ogasunak Donostian duen egoitza nagusia bisitatzeko aukera dute. Bisitan honako gai  hauek landu daitezke: biltzen diren zergak, aurrekontuak (gastuak eta sarrerak), eskaintzen diren zerbitzuak, iruzurraren eragina, unitatea lantzean sortutako galderei erantzunak aurkitzea...