Atzealdea Aurtengo udaran zabor gutxiago sortu da Gipuzkoako hondartzetan, zehazki %34 gutxiago 2018aren aldean

2020ko hondartzen denboraldiaren hasieran irisgarriak izango dira Gipuzkoako hondartza guztiak. José Ignacio Asensio: “Sentsibilizazio kanpainek eta herritarren konpromisoak hobekuntza hau posible egin dute. Ezinbestekoa da gure hondartzen kudeaketa jasangarria egiten jarraitzea itsasoetako hondakinen eta plastikoen arazoari aurre egiteko; Gipuzkoak egun duen ingurumen arazorik larrienetako bat baita”.

2019·10·18


Aurtengo udaran zabor gutxiago sortu da Gipuzkoako hondartzetan, zehazki %34 gutxiago 2018aren aldean

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak jakitera eman du 2019ko hondartzen denboraldiaren itxieraren datuak. Ingurumeneko Departamentuak egindako ekimenak zeintzuk izan diren zehaztu du eta ezagutzera eman ditu Gipuzkoako hondartzetan hondakinen sorrerari buruzko datuak, Lurraldeko hondartza bakoitzaren erabiltzaileen zenbatekoa, gauzatutako salbatze-lan kopurua, jazoerak eta aurtengo udaran egindako sentsibilizazio kanpainaren emaitzak eta eraginari buruzko datuak.

2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean 491.529 kilo hondakin bildu dira Gipuzkoako hondartzetan, aurreko urtean baino %29 gutxiago. Udako denboraldian berriz, (ekainaren 1etik irailaren 15era artean), murrizketa hare handiagoa izan da. 199.369 kilo hondakin jaso da, 2018. urtean baino %34 gutxiago; izan ere, 303.716 tona bildu ziren lehengo urtean. Hondartza guztietan gutxitu da hondakinen sorrera, 2018an nabarmendu zen beheranzko joerari eutsiz. Mutriku, Deba eta Hondarribiko herriak nabarmentzen dira, zeintzuk hondakinen sorrera %68, %52 eta %50 gutxitzea lortu duten. Datuak 2017koekin alderatzen baditugu, gutxitzea %52koa izan da; izan ere, 2017ko hondartzen denboraldian 422.012 kilo hondakin bildu ziren.

 

 

 

Dokumentazioa