NATURBAROMETROA

Hainbat ikerketak frogatu dute naturarekin dugun harremanak, batez ere haurtzaroan, eragin positiboak dituela neska-mutilen hezkuntzan, osasun fisikoan, ongizate emozionalean eta trebetasun pertsonal eta sozialetan.  Gainera, harreman horrek herritar arduratsu bihurtzen laguntzen die: naturarekin harremana badute, litekeena da ingurumenarekiko interesa sentitzea eta hura gozatu, zaindu eta kontserbatzeko jardueretan parte hartzea.

Gipuzkoako neska-mutikoek ba al dute harremanik naturarekin? Bai? Ez? Harreman handia? Harreman txikia? Nahikoa?

Zaila da pertsonek naturarekin duten harreman maila neurtzea, baina ez da ezinezkoa.  Hegaztiak Babesteko Errege Elkarteak eta Essexeko Unibertsitateak (biak Erresuma Batukoak) zehaztutako metodologiari jarraituz, ikerketa bat egin dugu Gipuzkoako 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean, lurraldeko 1.860 haurren parte-hartzeari esker.  Emaitzak ondorioen dosierrean aurki ditzakezu, edo azterlanaren dokumentu oso ikus dezakezu.

Gaur egun, Gipuzkoako biztanleria helduak naturarekin duen harremanari buruzko ikerketa soziologikoa lantzen ari gara.