2050 GIPUZKOAKO JASANGARRITASUN ENERGETIKOAREN ESTRATEGIA

 

Gipuzkoako Foru Aldundia konprometituta dago klima aldaketaren aurkako eta jasangarritasun energetikoaren aldeko borrokarekin, eta, ondorioz, Parisko Akordioan (COP21-2015) tokiko administrazioei egindako deiari erantzuten jarraitu nahi du, herritarrekin etengabeko harremanean, fenomeno klimatikoari aurre egiteko, hori guztia Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 2030erako Helburuak lortzeko (7. helburua- Energia eskuragarria eta ez kutsagarria, eta 13. helburua- Klimaren aldeko ekintza), eta baita ere klima aldaketaren eta energiaren arloari dagokionez, Europa, estatu eta erkidego mailan esparru politiko eta arauemailean xedatutako helburuak betetze aldera.

2015ean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategia - KLIMA 2050 onartu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoaren jarduera 2050. urtera arte zuzenduko duen plangintza baliabidea, bai klima aldaketa arintzeko, bai klima aldaketa horretara egokitzeko. Erkidegoko estrategia horrek Autonomia Erkidegoko administrazio desberdinen artean erakundeen arteko koordinazio mekanismoak sustatzea aztertzen du, estrategia horretako jarduerak ezartzeko eta haien jarraipena egiteko, eta, halaber, ezartzen du foru aldundi bakoitzak aldaketa klimatikoari buruzko bere politika eta programak finkatu behar dituela, Garapen Jasangarriaren Lurralde Estrategien bitartez.

Beraz, maiatzaren 29ko 18/2018 Foru Dekretuaren bitartez, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Kontrako Estrategia 2050 - Gipuzkoa Klima 2050 proiektua onartu zen, aipatutako estrategia autonomikoaren edukiak eta helburuak garatzen dituena, eta Lurraldeko gobernantza klimatikorako tresna gisa erabiliko dena, betiere klima aldaketaren eraginak arintzeko eta klima aldaketa horretara egokitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzatu beharko dituen xede, jarduketa lerro eta ekintzak zehaztuta. Azken batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak klima aldaketari eta energia jasangarriari buruzko politikak eta programak ezarri behar ditu garapen jasangarriko lurralde politikaren testuinguruan; halaber, guztiz bat egiten du, batetik, Europar Batasunaren araudiak eta irizpideek ezarritako espirituarekin eta mandatuarekin, baliabideen erabilera eraginkorrari dagokionez, eta, bestetik, 2050ean ekonomia hipokarboniko lehiakorra izatera zuzendutako bide-orriarekin.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen bidez, jasangarritasun energetikoaren arau-zutabeak ezartzen dira administrazio publikoen eta sektore pribatuaren eremuetan, eta batzuek eta besteek bete behar dituzten oinarrizko eginbeharrak eta betebeharrak egituratzen dira, funtsean, energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko eta ezartzeko neurriak bultzatzera bideratuta; halaber, aipatutako legean aurreikusten da toki eta foru administrazioek beren energia jasangarriko ekintza planak garatu behar dituztela, eta Eusko Jaurlaritzari jakinarazi beharko zaizkiola. 

Horregatik guztiagatik, 2020ko irailaren 29ko Foru Aginduaren bidez (FA-IOH-150/20 31-IN), Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak ebatzi zuen hasiera ematea GIPUZKOA ENERGIA 2050 Jasangarritasun Energetikoaren Estrategiaren proiektua egiteko prozedurari. Horrela, GIPUZKOA KLIMA 2050 bete da, 1.1.1 ekintza zehazki. Gipuzkoa 2050 Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia eguneratzea eta bultzatzea, 2012-2015 aldirako Gipuzkoa Energia Foru Planaren berrikuspenetik abiatuta, 1. helburuan jasotako ekintza guztiak erabat hedatzeko helburuarekin eta 9. helburuko ekintzak ere –foru sektore publikoaren jasangarritasun energetikoarekin zerikusia dutenak– hedatzeko helburuarekin, horien artean: 9.1.1. Ekintza. Zerbitzu publikoko ibilgailuen flotak emisio txikietara egokitzea, eta 9.1.4 ekintza, . Efizientzia energetikoa hobetzea eta energia berriztagarriak bultzatzea foru eraikin eta instalazioetan. Estrategia Proiektuak, halaber, lurraldearen gobernantza energetikoaren ereduaren definizioan sakontzen du, GIPUZKOA KLIMA 2050ean ezarritako gobernantza-sistemaren esparruan. 

Ondorioz, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu teknikoek lurraldeko jasangarritasun energetikoaren aurreko plangintza berrikusteari ekin diote, eta dokumentu estrategiko berri bat lortu dute. Horretarako, Europan, Estatuan, autonomia-erkidegoan eta lurraldean indarrean dagoen araudi eta plangintza berria hartu da kontuan, eta klima-aldaketaren eta energiaren aurkako borrokaren arloko azken kontzeptuak, irizpideak eta aurrerapen teknologikoak sartu dira, baita egungo energia-panorama osatzen duten beste elementu asko ere. Landutako Estrategia Proiektuak gai horiek guztiak hartzen ditu kontuan, epe luzerako ikuspegia ematen du (2050erako agertokia eta helburuak), lurraldearen trantsizio energetikoa eredu jasangarri baterantz definitu eta aktibatzea ahalbidetuko duena, eta zuzenean lotutako ekintza eta aurrekontua zehazten ditu 2021-2030 aldirako, hau da, epe ertainerako.

Ingurumen kontsulten izapidea gauzatu eta ingurumen organoak emandako Ingurumen Dokumentu Estrategikoa jaso ondoren, dagokion Ingurumen Azterketa Estrategikoa egin da haren zehaztapenei erantzuteko, eta horrek estrategia-proiektuaren zati bat osatzen du. 

Era berean, dokumentuan genero ikuspegia txertatu da, eta, horrela, bermatu da hizkuntzaren erabilera ez sexista egin dela, genero egokitasuna eta genero arrakala hauteman direla, eta estrategiak emakumeen eta gizonen berdintasunean eragin positiboa izango duela bermatuko duten edukiak eta neurriak sartu direla. 

Horren guztiaren ondoren, 2021eko martxoaren 26ko Foru Aginduaren bidez, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak GIPUZKOA ENERGIA 2050 Jasangarritasun Energetikoaren Estrategiaren proiektuari hasierako onarpena ematea ebatzi du. Ondoren, argitaratu egingo da, eta nahitaezko jendaurreko informazio aldia irekiko da. Era berean, partaidetzazko deliberazio prozesu bat garatuko da edukiei buruz.

KONTSULTATZEKO ETA DESKARGATZEKO DOKUMENTUAK:

- Proiektuaren testu osoa

- Proiektuaren laburpen exekutiboa

- Ingurumen azterketa estrategikoa

- Ingurumen azterketa estrategikoaren laburpen ez teknikoa

- Tramitazio-kronograma

JENDAURREKO INFORMAZIOA ETA KONTSULTA, ETA ALEGAZIOAK AURKEZTEA

- Argitalpen data: GAO 60 zenbakia - 2021/03/31

- Alegazioak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 7ra arte.

- Alegazioak aurkezteko lekua: ingurumenzuzendaritza@gipuzkoa.eus

PARTAIDETZAZKO DELIBERAZIO PROZESUA

- Partaidetzazko deliberazio prozesuaren protokoloa

- Deliberazio-Prozesu Parte-Hartzailearen kronograma

- Informazio-jardunaldia (2021eko apirilaren 28a)

Aurkezpena pdf

Grabaketa

-2021/05/12 Deliberazio-saioa: ENERGIAREN LURRALDE MAHAIA

-2021/05/17 Deliberazio-saioa: DEBABARRENA

-2021/05/19 Deliberazio-saioa: OARSOALDEA

-2021/05/21 Deliberazio-saioa: DEBAGOIENA

-2021/05/24 Deliberazio-saioa: TOLOSALDEA

-2021/05/27 Deliberazio-saioa: GOIERRI

-2021/05/27 Deliberazio-saioa: Departamentu Arteko Batzordea

-2021/05/28 Deliberazio-saioa: UROLA GARAIA

-2021/06/01 Deliberazio-saioa: Zentro teknologikoak, unibertsitateak eta beste prestakuntza-zentro batzuk

-2021/06/03 Deliberazio-saioa: Enpresak

-2021/06/08 Deliberazio-saioa: UROLA ERDIA

-2021/06/09 Deliberacio-saioa / ESTRATEGIA ETA GENEROA: (1) Estrategiaren aurkezpena, eta (2) Genero-dinamika

- 2021/06/14 Deliberazio-saioa: BESTE ESKUALDE BATZUK

-2021/06/16 Deliberazio-saioa: Jasangarritasun Energetikoaren Gipuzkoako Foru Batzordea

PROZESUAREN EMAITZEN TXOSTENA (AKTAK) eta HERRITARREN PARTAIDETZAZKO FORU BATZORDEAREN AURREAN AURKEZPENA

EMAITZEN LOTURA-TXOSTENA: egiten ari dira; 2021eko irailean argitaratzea aurreikusten da