Garapen jasangarriko helburuak

AGENDA 2030 ETA GARAPEN JASANGARRIKO HELBURUAK

2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu (GJH), eta mundu osoan aplikatu beharreko 169 xede. Xede horiek, 2016tik, herrialde guztiek egiten dituzten ahaleginak zuzentzen dituzte, 2030ean mundu jasangarri bat lortzeko eta mundu osoan eragina duten ingurumen, gizarte eta ekonomia arazo larriei aurre egiteko. Agenda 2030en bidez, herrialde sinatzaileek neurri ausart eta eraldatzaileak hartzeko konpromisoa hartzen dute; neurri horiek beharrezkoak dira, lehenbailehen, mundua jasangarritasunaren eta erresilientziaren bidetik bideratzeko. Helburuek bilatzen dutena da pertsonen arteko berdintasuna lortzea, planeta babestea eta oparotasuna bermatzea, garapen jasangarriko agenda berri baten barruan. Garapen Jasangarriko 17 Helburuak eta 169 xedeak elkarri lotuta daude, eta integratuak eta zatiezinak dira.

 

INGURUMENEKO HELBURUAK ETA XEDEAK, ETA INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUAREN EKARPENA AGENDA 2030i

Agenda 2030en arabera, hainbat elementutan eragin behar da garapen jasangarria lortzeko beharrezkoa den eraldaketa gerta dadin, hala nola klima-aldaketaren aurkako borroka, hondakinen murrizketa eta birziklapena, energia garbien gehikuntza, energia-eraginkortasuna eta eta garapen jasangarrirako politiken koherentzia hobetzea. Era berean, Agenda 2030ek aitortzen du garapen soziala eta ekonomikoa gure planetako baliabide naturalen kudeaketa jasangarriaren mende dagoela. Agenda 2030ean jasotako 169 xedeetako asko, beraz, ingurumena hobetzera bideratuta daude.

Testuinguru horretan, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren programa guztiek zuzeneko ekarpena egiten diote GJHen aldeko ekintzari.

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren ekintzak, 2017-2019 aldian, lagundu du, zuzenean eta zeharka, GJHak lortzen, honela:

 

INGURUMEN XEDEEN AURRERAPEN MAILAREN EBALUAZIOA

Testuinguru honetan, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak, Gipuzkoako Jasangarritasunaren Behatokiaren bidez, adierazle sistema bat definitu zuen, Agenda 2030en ingurumen xedeak lortzeko bidean Gipuzkoak duen aurrerapen mailaren aldizkako jarraipena egin ahal izateko, eta horren jarraipen txostenak argitaratzeko . Sistema horren bidez, 51 adierazleren urteko kalkulua egingo da, 17 GJHetatik 14tako 43 xedetan Gipuzkoan izandako aurrerapen mailaren jarraipena egiteko.

 

AURRERAPEN TXOSTENAK

2017ko GJHen jarraipen txostena (2018)