Degradatutako eremuak berreskuratu eta leheneratzeko eta azpiegitura berdeak hobetzeko laguntzak

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak laguntza lerro bat du Gipuzkoako zonaldeak berroneratzeko, lehengoratzeko edo balioztatzeko proiektuak garatzeko eta gauzatzeko, zonalde horiek osatzen dituzten elementuen ingurumen-kalitatearen ikuspegitik baldintza baxuetan edo desegokietan badaude eta/edo Gipuzkoako azpiegitura berdearen sare baten ezarpena sustatzen badute. Laguntza horien helburua da, lurraldearen CO2 xurgatzeko gaitasuna handitzeaz gain, prozesu ekologiko degradatuak edo kaltetuak berrezartzea eta erresilientzia, ingurumen-kalitatea eta eragindako eremuetan zerbitzu ekosistemikoak eskaintzeko gaitasuna hobetzea.

Laguntza horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal, mankomunitate eta udal eta eskualde sozietateentzat dira, eta haien helburua da  erakunde horiekin lankidetzan eta beraiek aurkeztutako eremu degradatuak leheneratzeko eta lehengoratzeko eta azpiegitura berdeak eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzea.

Deialdiak urtez urte egiten dira eta eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntzen atariaren bitartez egin behar da.

2020ko deialdia

Halaber, 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen lagunduko duten jarduerak egiteko eta Tokiko Agenda 21ak garatzeko Departamentuaren diru-laguntzen deialdiaren helburuetako bat da udalei laguntzea tokiko jasangarritasun-planetan aurreikusitako edo GJHekin bat datozen espazioak leheneratzeko eta hobetzeko azterlanak, planak eta proiektuak egin eta idatz ditzaten.