Ingurumen-Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatua

Herri-administrazio batek abian jarritako edo onartutako hurrengo planek eta programa edo aldaketek, legezko edo erregelamenduzko xedapen baten arabera edo Gobernuaren Kontseiluaren erabaki baten arabera nahitaezkoa denean horiek prestatzea eta onartzea, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura bete behar dute (21/2013 Legearen 6.2 artk.):

Udalerri mailan, eremu bat azalera txikikoa izango da, baldin eta planaren erabilerak eragindako azalera txikia bada udalerriaren hedadurarekiko.

Aldaketa txikitzat hartzen da dagoeneko onartuta edo baimenduta dauden plan edo programen ezaugarriak aldatzen badira, eta aldaketa horiek ez badute funtsezko aldaketarik eragiten haien estrategia, jarraibide eta proposamenetan edo kronologian, baina desberdintasunak eragiten badituzte aurreikusitako ondorioetan edo eragin-eremuan.

  • Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa jarraitu behar ez duten  planak eta programak, etorkizunean proiektuak baimentzeko esparru bat ezartzen dutenean (ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren mende ez dauden proiektuak).
  • Ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa jarraitu behar ez duten  eta etorkizunean proiektuak (IIEaren mende ez daudenak) baimentzeko esparrua ezartzen duten planen eta programen aldaketak, aldaketa horiek ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketenean onartutako edo edo baimendutako planetan edo programetan aurreikusitakoei dagokienez, edo badute funtsezko aldaketarik eragiten haien estrategia, jarraibide eta proposamenetan edo kronologian.

Deskargatu dokumentua

Planen ingurumen EESaren prozedura [pdf]

Planen ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

 

Dagokion organo substantiboaren aldetik Gipuzkoako Foru Aldundian behin betiko onarpena jasoko duten planek edo programek, ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa jarraian adierazitako tramiteek osatuko dute:

1. Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera

Planaren edo programaren organo sustatzaileak Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuari bidali behar dio ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari hasiera emateko eskaera, eta horrekin batera, planaren edo programaren zirriborroa eta ingurumen-agiri estrategikoa (IAE).

Ingurumen-agiri estrategiko horretan bildu behar da 21/2013 Legeak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, 29. artikuluan ezarritako informazioa. Eduki horiek sistematizatze aldera, jarraian adierazitako eskemari jarraituz prestatu eta antolatu ahal izango dira IAEren atalak

2. Kontsultak eta ingurumen-txosten estrategikoa prestatzea

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, planaren zirriborroa eta IAEa erasandako herri-administrazioei eta publiko interesdunari kontsulta egin eta publiko orokarrari eskura jarri ondoren gehienez ere 45 laneguneko epean, planaren edo programaren ingurumen-txosten estrategikoa prestatuko du, eta bertan, 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideetan oinarrituta, bi motatako erabakiak hartu ahalko ditu:

  • Planak edo programak ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura bete behar du, ingurumenaren gainean eragin adierazgarriak dituelako. Hala balitz, ingurumen-txosten estrategikoan jasoko dira egindako kontsulten emaitzak eta irismeneko agiria, hau da, organo sustatzaileak prestatu beharko duen ingurumen-azterketa estrategikoaren edukia definitzen duen agiria.

Hortik aurrera, planaren edo programaren tramitazioak ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoen prozedurari jarraituko dio -3. tramitetik 7.era-.

  • Planak edo programak ez du ingurumenaren gaineko eragin adierazgarririk, ingurumen-txosten estrategikoan adierazitakoari jarraituz.

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak lau hilabeteko epea izango du ingurumen-txosten estrategikoa prestatzeko, organo sustatzaileak eskaera egin duen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Ingurumen-txosten estrategikoa, nahitaezkoa dena, publikoaren eskura jarriko da oro har, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta honako webgunean ere argitaratu ahalko da.

Ingurumen agiri estrategikoaren edukia (IAE)

Organo sustatzaileak ingurumen-agiri estrategikoa (IAE) prestatu behar du, 21/2013 Legearen 29.1 artikuluan zehaztutako edukiak bilduz. IAEan egilea edo egileak identifikatu behar dira, haien titulazioa, eta, hala badagokio, lanbide arautua adierazita. Horrez gainera, amaiera-data eta egilearen sinadura ere jaso behar dira

Ingurumen-agiri estrategikoaren eduki horiek sistematizatze aldera, jarraian adierazitako eskemari jarraituz prestatu eta antolatu ahal izango dira IAEren atalak.