Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua

Jarraian adierazitako proiektuek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua bete behar dute:

  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, II. eranskinean aipatutako proiektuak.
  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, I. eranskinean eranskinean eta II. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak, Natura 2000 Sareko gune babestuetan zuzenean edo zeharka eragin nabarmenak izan baditzakete.
  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, I. eta II. eranskinean aipatutako eta jada baimendutako, egikaritutako edo egikaritze prozesuan dagoen proiektu baten ezaugarriak aldatzea, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bete behar izateko I. eranskinean ezarritako atalaseetara iritsi ez arren, ingurumenean eragin kaltegarri adierazgarriak izan baditzake. Aldaketa batek ingurumenean eragin kaltegarri adierazgarriak dituela ulertuko da, honako ondorioak dakartzanean:
    • Atmosferara isuritako emisioen gorakada adierazgarria.
    • Ubide publikoetan edo itsasertzean botatako isurketen gorakada adierazgarria.
    • Hondakinen sorreraren gorakada adierazgarria.
    • Natur baliabideen erabileraren gorakada adierazgarria.
    • Natura 2000 Sareko gune babestuetan eraginak izatea.
    • Kultur ondarean eragin adierazgarriak izatea.
  • Zatikatuta aurkeztutako proiektuak, II. eranskinean ezarritako atalaseetara iristen badira aztertutako proiektu bakoitzak dituen magnitudeak edo dimentsioak gainerakoekin metatzean.
  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, I. eranskinean biltzen dituen proiektuak, soil-soilik eta nagusiki metodo edo produktu berriak garatzeko edo entseatzeko balio dutenean, betiere, proiektuaren iraupena bi urtetik gorakoa ez bada.

 

Dagokion organo substantiboaren aldetik Gipuzkoako Foru Aldundian onarpena edo baimena jasoko duten proiektuek, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua honako tramiteek osatuko dute:

1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera

Erakunde edo pertsona sustatzaileak, proiektua baimentzeko prozedura barruan, hori baimenduko duen organo substantiboari aurkeztu behar dio ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskaera, legedi sektorialak eskatzen duen dokumentazioarekin batera. Horrez gain, proiektuaren ingurumen-agiria ere aurkeztu behar du, 21/2013 Legearen 45. artikuluak ezarritako edukiarekin.

Organo substantiboak egiaztatu egingo du aurkeztutako dokumentazioaren egokitasuna, eta Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentura bidaliko du, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua tramitatzen has dadin.

Departamentuak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera jaso duen egunetik aurrera 20 laneguneko epean, ezestea erabaki ahal izango du, dela ingurumen-arrazoiengatik bideragarritasun ezagatik, dela ingurumen-inpaktuaren azterketaren kalitate nahiko ezagatik.

2. Kontsultak eta ingurumen-inpaktuaren txostena prestatzea

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, aurretik erasandako herri-administrazioei eta publiko interesdunari kontsulta eginda eta publiko orokorrari dokumentazioa eskura jarrita gehienez ere 20 eguneko epean, ingurumen-inpaktuaren txostena prestatuko du hiru hilabeteko epean erakunde edo pertsona sustatzaileak eskaera egiten duen egunaren biharamunetik. Ingurumen-inpaktuaren txostenak bi motatako erabakiak hartu ahalko ditu 21/2013 Legearen III eranskineko irizpideak aplikatu ondoren:

  1. Proiektuak ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete behar du, ingurumenaren gainean eragin adierazgarriak dituelako. Hala balitz, txosten honetan jasoko dira erakunde edo pertsona sustatzaileak prestatu beharko duen ingurumen-azterketa estrategikoaren irismeneko agiria eta egindako kontsulten emaitzak.

Hortik aurrera, tramitazioak ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari jarraituko dio -3. tramitetik 7.era-

  1. Proiektuak ez du ingurumenaren gaineko eragin adierazgarririk, ingurumen-txosten estrategikoan adierazitakoari jarraituz.

Ingurumen-inpaktuaren txostena nahitaezkoa da, eta publikoaren eskura jarriko da oro har Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, eta honako webgunean argitaratzeko aukera ere egongo da.

Erakunde edo pertsona sustatzaileak Hasierako Ingurumen-Agiria prestatuko du, 21/2013 Legearen 45.1 artikuluan zehaztutako edukiak bilduz.

Hasierako Ingurumen-Agirian egilea edo egileak identifikatu behar dira, haien titulazioa, eta, hala badagokio, lanbide arautua adierazita. Horrez gainera, amaiera-data eta egilearen sinadura ere jaso behar dira.