Plangintza

Batzar Nagusiek Foru Arauaz onartutako kudeaketa planen bitartez arautzen da Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plangintza.

Hiri hondakinen kudeaketarako politikak garatzen dira legediak ezartzen duen hondakin hierarkia jarraituz, hondakin prebentzioa beste aukeren aurretik lehenetsiz.

Kudeaketa planek, besteak beste, legediaren eta azken urteetan hiri hondakinen bilakaera aztertzen dute eta, hondakin-sorreraren aurreikuspenaren arabera, etorkizunean garatu beharreko ildo estrategikoak definitzen dituzte. Era berean, planaren indarraldiaren amaieran lortu beharreko helburuak ezarri eta hondakin kudeaketarako beharrezkoak diren azpiegiturak definitzen dira.

Honakoa da une honetan indarrean dagoen kudeaketa plana:

6/2019 Foru Araua, martxoaren 20koa, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra onesten duena.

 2019-2030 HONDAKIN PLANA testu osoa.

1_eranskina_Hondakin Planaren ADko prognosiaren gaurkotze-dokumentua

2_eranskina_2008ko ADn aurreikusitako ekintzen betetze-maila

3_eranskina_2019-2030 Hondakin Planean egingo diren ekintzen guztizko kostua, urtero

4_eranskina_Karakterizazio-Txostena

2002ko Hondakin Planaren eta 2008ko Aurrerapen Dokumentuaren babesean garatutako ekintza ibilbide garrantzitsuaren oinordekoa da 2019-2030 Hondakin Plana.

Bestalde, azpiegiturei dagokienez, 2009ko Gipuzkoa Hondakinen Kudeaketako Azpiegituren Lurralde Plana aldatu da, apirilako 10ko Foru Dekretu 9/2018 bitartez,  2018ko Lurralde Plan Sektorialaren Aldaketa behin betiko onartzen duena. 

Era berean, interesgarria izan daiteke Eusko Jaurlaritzak bere eskumenen esparruan egindako plangintza kontsultatzea:

PLANGINTZAREKIN LOTUTAKO AZTERKETAK

Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren garapenarekin batera beste bi azterketa egin dira, bere egokitasunak eta onurak erakusten dutenak.

Lehenengoa, Ingurumena-ikuspuntu batetik:  Hiri Hondakinen Kudeaketaren Bizi-Ziklo konparabiboa.

Bigarrena, horrez gain, ikuspuntu sozial eta ekonomiko batetik: Gipuzkoako Ingurumen Zentroaren (I eta II) Ingurumen-Eraginaren, baita Eragin Sozialaren eta Ekonomikoaren Azterketa.