Atzealdea Ciutats sostenibles. Ciutats inclusives

Queralt i Bassa, A., et al.

Ciutats sostenibles. Ciutats inclusives


Diputació de Barcelona, Barcelona, 2020, 134 p.

547520

Laburpena

Bartzelonako Aldundiko Ingurumen Zerbitzuen Gerentziak argitaratutako lan kolektibo honek hamar artikulu biltzen ditu, horien arteko lotura, garapen jasangarria eta gizarte-inklusioa kontzeptuen bat egitean kokatzen delarik, biak ere 2030 Agendaren helburuei estuki lotuak. Bertan, askotariko ekintzak deskribatzen eta aztertzen dituzten kapituluak aurki daitezke, guztiak hiri testuinguruan kokatuak. Esaterako, hiri-baratzeen onurak, tokiko erabaki-prozesuetan haurren parte-hartzea, eta itxuraz oso bestelakoak diren gizarte zerbitzuetako hainbat programa ere deskribatzen dira. Guzti horien elementu amankomuna, aipatu gisa, gizarte-inklusioaren eta jasangarritasunaren bat egitea litzateke.

Lan honetako kapituluetako batek Pobrezia Energetikoa eta, zehazki, arazo horri aurre egiteko Bartzelonako Diputazioak sustatzen duen programetako bat du hizpide. Zaurgarriak diren etxebizitzetan energia ikuskaritzak egiteko eta esku hartzeko programa bat da, 2017an hasitakoa, etxebizitzaren energia-eraginkortasuna hobetzea eta oinarrizko horniduren gastuak murriztea dituelarik helburu gisa. Horretarako, energia efizientzia hobetzera bideratutako kostu txikiko elementuen instalazioa – adibidez, kontsumo baxuko bonbilak –, energia modu efizienteagoan erabiltzeko prestakuntza jarduerak, eta hornidura kontratuak eta tarifak optimizatzeko laguntza zuzena ematea aurreikusten dira. Urtebete igaro ondoren, programaren emaitzak positiboak dira energia kontsumo murrizketari eta etxebizitzen aurrezkiari dagokionean.

Gako-hitzak

pobreza energética , intervención social , cataluña , españa , ecología , género , inclusión social , economía social , accesibilidad , nivel local , entorno urbano , acción comunitaria , calidad de vida , agricultura , promoción de la salud , entorno físico , solidaridad

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli