Atzealdea Digitalizazioak eta berrikuntza teknologikoak trantsizio ekologikoan eta garapen jasangarrian duten garrantzia aztertzen du Gipuzkoak

José Ignacio Asensio: “Plastiko jasangarriaren poloa, hidrogeno berdearen instalazioa eta Gipuzkoako Ingurumen Gunea dira Gipuzkoako ekonomia berdea bikoizteko eta sektorean 10.000 enplegu lortzeko giltzarriak”.

2021·09·14


Digitalizazioak eta berrikuntza teknologikoak trantsizio ekologikoan eta garapen jasangarrian duten garrantzia aztertzen du Gipuzkoak

José Ignacio Asensio: “Plastiko jasangarriaren poloa, hidrogeno berdearen instalazioa eta Gipuzkoako Ingurumen Gunea  dira Gipuzkoako ekonomia berdea bikoizteko eta sektorean 10.000 enplegu lortzeko giltzarriak”.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroen esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak  teknologia digitalek klima-aldaketaren aurkako tresna gisa duten ahalmena aztertzen du. Horretarako, “Klima-aldaketa eta Trantsizio Digitala” izeneko ikastaroak bere ikuspegia azaldu duten aditu eta erakundeetako arduradunak bildu ditu, CO2 isuri globalen guztizkoa %15 murriztu dezaketen teknologiak behar bezala erabiltzeko.

 

“Gipuzkoa klimaren alde” ikastaroaren aurkezpen-txostenean, José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak nabarmendu duenez, “Aldaketa kimatikoaren aurkako borroka  hazkunde- eta garapen-iturri izan behar du Gipuzkoan, gure ongizatea bermatzeko eta gure gazteei etorkizuna eskaintzeko”. “Zeregin horretan, teknologia, berrikuntza eta iraultza digitala oso aliatu boteretsuak izan daitezke, baina modu jasangarrian kudeatu behar ditugu”. Asensiok azpimarratu du klima-aldaketa dagoeneko iritsi dela Gipuzkoara, azken 50 urteetan 1,2 °C igo baita hgure lurraldeko tenperatura. Orain, 30 egun bero gehiago ditugu urtean, eta gipuzkoarren %40k inpaktu larriak jasango ditu datozen 30 urteetan.

Ingurumeneko diputatuak berotzeari aurre egiteko eta, aldi berean, trantsizio ekologikoa lurraldean aberastasuna eta enplegua sortuko dituen garapen jasangarrirako aukera bihurtzeko Gipuzkoan lantzen ari diren politikak azaldu ditu. Esparru horretan, nabarmendu du energia-trantsizioari bultzada ematen ari zaiola energia-komunitate eta -kooperatibekin, eta Zubietan instalazio bat jartzeko proiektua, hondakinetatik abiatuta Lurraldebuseko flota elikatzeko adina hidrogeno berdea sortzeko eta, hala, garraio publikoa elektrifikatzeko. . Ekonomia zirkularrari dagokionez, Asensiok aipatu du plastikoa birziklatzen espezializatutako gune bat eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatze-zentro bat sortuko direla, hondakinetatik datozen materialak hobeto aprobetxatzeko. Proiektu horiek “Gipuzkoako ekonomia berdearen zifrak bikoizteko eta 2030ean 10.000 enplegu lortzeko” oinarria dira.

 

Ingurumeneko arduradunak nabarmendu du aurreko legealdian hondakinak kudeatzeko garatu ziren azpiegiturek zeregin garrantzitsua izan zutela “zabortegien aroa” amaitzeko eta “ekonomia zirkularrak Gipuzkoari ateak irekitzeko, 2050ean bere neutraltasun klimatikoa lortzeko, aberastasuna eta enplegua sortuko dituen ekonomia berde berriarekin”. “Gaur egun, Gipuzkoak bere hiri-hondakinen %100 balorizatzen du, 0 isurketa-sistema batekin, eta sistema horrek energia berriztagarria sortzen du 50.000 etxeren beharrak asetzeko”.

Asensiok azpimarratu du politika klimatikoak Gipuzkoako agendaren erdian kokatu behar direla, zeren eta “gure etorkizuna eta ongizatea jokoan daude” eta beharrezkoa baita “lurraldeko industria eta gizarte sareak gizarte ekologikoagoa eraikitzeko” aprobetxatzea. Asensiok adierazi du ez dagoela alternatibarik eta “jasangarria ez bada, ez da etorkizunik izango”.

Ondoren, Joanna Drake Europako Batzordeko Ingurumeneko zuzendari nagusiak parte hartu du, eta digitalizazioa ezinbesteko irakasgaia dela adierazi du, Parisko konpromisoak betetzeko eta klima-aldaketaren ondorioak geldiarazteko.

Inmaculada Ordialesek, Digitalizazioa eta Klima Aldaketa txostenaren egileak eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko ekonomialariak, adierazi du beharrezkoa dela legeria eta egitura ekonomikoaren hainbat alderdi egokitzea, teknologia digitalak politika klimatikoetan eraginkortasunez txertatzeko. (….).

(…)

Klima Aldaketa eta Trantsizio Digitala ikastaroak bigarren jardunaldia izango du bihar. Bertan izango dira Fernado Espiga, Tecnaliako berrikuntza-zuzendaria; Gonzalo Sáenz de Miera, Iberdrolako Klima Aldaketaren zuzendaria, eta Sven Schade, Europako Batzordeko Zientzia eta Ikerketa Zerbitzukoa.