Atzealdea Fighting energy poverty in Europe. Responses, instruments, successes

Strünck, C.,

Fighting energy poverty in Europe. Responses, instruments, successes


Friedrich-Ebert-Stiftung, Berlin, 2017, 44 p.

528609

Laburpena

Europar kontsumitzaileek ordaintzen duten energiaren salneurriak gorakada egin du azken urteotan. Alemaniko etxeen argindarraren ordainagirien batazbesteko kostua ia bikoiztu egin da 2000 eta 2015 urteen artean. Herrialde honetan, argindarraren prezioak europar batazbestekoaren %50 gainditzen du ia ia. Etxebizitzak eta garraioak berotzeko behar den energiaren kostua %80 handitu da 2000. urteaz geroztik eta honek arazo ekonomikoak eragin ditu, nagusiki, irabazi gutxiko etxeetan. Txosten honetan, Friedrich-Ebert-Stiftung fundazioak “pobrezia energetikoa”-ren kontzeptua aztertzen du eta baita Europar Batasuneko herrialde batzuk ezarri dituzten politikak ere. Europako zenbait herrialdeek erabilitako baliabideen analisia abiapuntutzat hartuta, txostenak Alemaniko egoeraren inguruko zenbait ondorio aurkezten ditu eta bertako pobrezia energetikoaren arazoa modu eraginkorrago batez nola konpon zitekeen azaltzen du.

Gako-hitzak

pobreza energética , tarifas , vivienda , prestaciones económicas , datos estadísticos , reino unido , exclusión social , precariedad , política de vivienda , políticas públicas , europa , estudio comparativo , experiencias , política social , alemania , francia , dinamarca , bélgica , bulgaria

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli