Atzealdea Gipuzkoak modaren sektorean GJHak betetzeko giltzarriak finkatu ditu

2022·05·06


Gipuzkoak modaren sektorean GJHak betetzeko giltzarriak finkatu ditu

GK Green Fashion diseinatzaileek proposamen bat egin dute ehungintzaren deskarbonizazioan sakontzeko, eta modaren sektoreko Garapen Jasangarriko Helburuak betetzeko giltzarriak aurkeztu dituzte

Moda Jasangarriaren Jardunaldian, San Sebastian Moda Festival egitasmoaren barne,  hogei bat hizlarik parte hartu dute, eta lau arlotan egindako lanaren emaitzak aurkeztu dira: Biosfera, Gizartea, Ekonomia eta Lankidetza.

Jose Ignacio Asensio: “Tresna berritzailea, praktikoa eta bakarra da Espainian, eta GK Green Fashion klusterra osatzen duten ekintzaile, diseinatzaile eta enpresek iraunkortasunarekin eta normaltasun berri bat berreraikitzearekin duten konpromiso-maila handia islatzen du, iraunkortasunaren, enpleguaren eta tokiko aberastasunaren irizpidean eta gizarte-eskubideen errespetuan oinarrituta”

 

Gaur goizean ospatu da Moda Jasangarriaren Jardunaldia, ‘GK Green Fashion’ Moda Jasangarriaren Klusterrak sustatua. Klusterra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak sortu du, eta Gipuzkoako 41 eragilez (moda-enpresak, osagarriak eta bitxiak) osatua dago. Jardunaldi hau Slow Fashion Next eta Gipuzkoa de Modarekin lankidetzan egin da, San Sebastián Moda Festival-en baitan. Edizio honen izenburua hau izan da: “Nola bilakatu Garapen Jasangarriko Helburuak normaltasun berrian?

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak jardunaldiari hasiera eman dio, eta ekonomia zirkularrean lankidetzak duen garrantzia azpimarratu du: “ekonomia zirkularra lankidetza-ekonomia da, eta kluster honen eta bertako kideek GJHak modaren industriara egokitzeko egin duten lanaren definiziorik onena da, sektorea deskarbonizatzeko oinarriak ezarriz”.

Gema Gomezek, Slow Fashion Next enpresako zuzendariak eta egindako lanaren koordinatzaileak, honako hau adierazi du: “GJH-k lantresna bikaina dira estrategia profesionalak nahiz pertsona eta kontsumitzaileen ohiturak nola egokitu behar diren zehazteko, jasangarritasuna integratzeko helburuarekin. “Egindako lanaren oinarria da GJHak eguneroko jarduera zehatzetara egokitzea, epe ertainera modaren sektorea askoz industria iraunkorragoa izan dadin”. Ildo horretatik, Jose Ignacio Asensio foru-diputatuak honako hau azpimarratu du: “Tresna berritzailea, praktikoa eta bakarra da Espainian, eta GK Green Fashion klusterra osatzen duten ekintzaile, diseinatzaile eta enpresek iraunkortasunarekin eta normaltasun berri bat berreraikitzearekin duten konpromiso-maila handia islatzen du, iraunkortasunaren, enpleguaren eta tokiko aberastasunaren irizpidean eta gizarte-eskubideen errespetuan oinarrituta”

24 helburu dituen gidaliburu bat egin da, 18 GJHetan oinarritua, Gipuzkoako moda-sektorearen errealitatera egokituta. Eskuliburu horrek sektore hau aldatzen lagunduko die profesionalei eta kontsumitzaileei: “GK Green Fashion, etorkizuneko ekonomian zuzeneko eragina du eta ekonomia kolaboratiboa eta jasangarriaren eragile garrantzitsua da. Gipuzkoak beste behin ere aurrerapauso bat eman du, eta erreferente eta eredu da gainerako lurraldeentzat”, gaineratu du foru diputatuak.

San Sebastián, 5 de mayo de 2022