Atzealdea Gipuzkoar gizarteak, “itzali argia” eskatuaz

Larunbat honetan, berriz ere, "Planetaren ordua" egingo da. Ekintza honen bidez, jendea klima-aldaketaren aurka borrokatzeko beharraz kontzientziatu nahi da.

2022·03·25


Gipuzkoar gizarteak, “itzali argia” eskatuaz

Ekintza hau 2007. urtean egin zen lehen aldiz, Sidneyn (Australia), WWFk eta Leo Burnett publizitate-agentziak bultzatuta, eta gaur egun mundu mailako ekintza bihurtu da.

Planetaren Ordua urtero ospatzen da, martxoko azken larunbatean. Borondatezko itzalaldi elektriko bat da: pertsonei eta enpresei eskatzen zaie ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak eta ezinbestekoak ez diren tresna elektrikoak itzaltzeko.

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok bideo bat partekatu du bere sare sozialetan. Bertan, Gipuzkoako gizarte, ekonomia, kultura eta kirol arloko hainbat pertsona ospetsuk «ITZALI ARGIA» ekintza babesten dute, «Planetaren orduarekin» bat egiteko dei eginez.

Parte-hartzaileen artean daude, besteak beste: Aunitz Alberdi «Aquí la Tierra» saioaren aurkezlea, Jon Maya dantzaria, La Oreja de Van Gogh-eko kideak,   Nerea Ibañez ASPEGI elkarteko presidentea, Alex Ubago musikaria, Iñigo Argomaniz Get In enpresako zuzendaria, Joseba Zaldua Real Sociedad futbol taldeko jolakaria, Diario Vascoko Isabel Cortadi, Fernando Valladares doktorea, Margarita Martín AEMETeko Euskadiko ordezkaria, Paul Liceaga ADEGIko zuzendari nagusiaren albokoa, Eva Monente SEReko aurkezlea, Joxe Mari Goenaga zine zuzendaria, Nerea Eizagirre Real Sociedad taldeko kapitaina, Borja Agote surflaria, Elikagai Bankuko Belén Méndez de Vigo eta Carlos Martínez, Luis Artola Plastigaur enpresako zuzendari nagusia, EHUko ikerlaria den Cristina Peña, Ekomodoko zuzendaria Aritz Gartzia, Balab Factoryko zuzendaria Patricia Echevarria, Mater Museotik Sara Lizarza, Mikel Chillida, Chillida Lekuko zuzendaria, Itziar Alkorta Udako Ikastaroen zuzendaria, Urko Odriozola ELKARGIko zuzendari korporatiboa eta harreman instituzionalen arduraduna, Maialen Saez GSFko presidentea eta EHSFko presidenteordea, Iraitz Astarloa Noticias de Gipuzkoakoa, Luisa Etxenique idazlea eta Aldundiko Ingurumeneko Departamentuko Maite Arana gabineteburua eta Enrique Ramos eta Monica Pedreira zuzendariak.