Atzealdea Ingurumeneko Departamentuak eta GK Green Fashion klusterrak Gipuzkoa estatu mailan moda iraunkorraren erreferente bihurtzea hartu dute helburutzat

• Plan estrategikoa ibilbide orri bat da, Gipuzkoako moda iraunkorraren inguruan ehungintza-industria indartzeko, eta, sektore horretan aberastasuna eta enplegua sortu, eta ingurumenaren aldeko politikak bultzatzeko erronkei heltzeko, lankidetzan oinarritutako eredu baten bidez. • José Ignacio Asensio: "Gipuzkoako ehungintza-industria jasangarria hazkunde une batean dago, eta beharrezkoa da bultzatzen jarraitzea Gipuzkoa estatu mailako erreferente bat bihurtzezko moda jasangarriaren arloan. Prozesu zirkular baterantz aurrera egin behar dugu sektore honetan ere, diseinatzaileei tresna egokiak baliabidetu beren ekoizpenen-zikloa modu jasangarri batean osatzeko".

2020·02·14


Ingurumeneko Departamentuak eta GK Green Fashion klusterrak Gipuzkoa estatu mailan moda iraunkorraren erreferente bihurtzea hartu dute helburutzat

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak GK Green Fashion moda jasangarriaren Gipuzkoako klusterraren 2020-2024 plan estrategikoa aurkeztu du. Lau urterako plan egituratu bat da, ingurumenaren aldeko politikak babestea dauka hleburutzat, eta enplegua eta moda jasangarriaren industria-sektorea sustatzea, Gipuzkoako ehungintza-industria eskualdeko ekonomiaren motorretako bat bihurtzeko asmoarekin. Jose ignacio Asensio foru diputatuak adierazi duenez, "Madrilen eta Bartzelonaren ondoren, Gipuzkoa erreferente bihurtzen ari da modaren eta marka jasangarrien arloan", eta hau gaineratu du: "Gipuzkoako ehungintza-industria jasangarria hazkunde une batean dago, eta beharrezkoa da bultzatze jarraitzea Gipuzkoa estatu mailan erreferente bihurtzeko moda jasangarriren sektorean. Prozesu zirkular baterantz aurrera egin behar dugu sektore honeta ere, eta diseinatzaileei tresna egokiak baliabidetu, beren ekoizpenen zikloa modu jasangarri batean osatzeko".

 

Ekintza-plan honen ardatz dira berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza, Gipuzkoako ehungintza-ekosistemaren nazioartekotzea, eta moda jasangarriaren ekoizpen zikloaren sentsibilizazioa eta dibulgazioa. Aldi honetan egingo diren ekintzarik garrantzitsuenen helburua izango da Gipuzkoako ehungintza-ekosistema goranzko industria lehiakor eta berritzaile gisa posizionatzea, GK Green Fashionek egiten duen lanari balioa emanez. Era berean, ahaleginak egingo dira GK Green Fashionek atzerrian duen posizionamendua handitzeko eta hobetzeko, Espainiako erreferente bat izan dadin nazioarteko erakundeentzat. Horretarako, klusterreko kideen presentzia eta irudia indartuko dira sektoreko agente profesionalen artean, bai estatuan bai nazioartean, parte hartuz azoketan, hitzaldietan, desfileetan, tailerretan eta abarretan.

Hainbat laguntza-tresnaren bidez, GK Green Fashionen helburua da erreferente bat izatea moda jasangarriaren sektorean diharduten enpresa berrien sorreran, baita laguntzea ere sektorearekin lotutako ikerketa-prozesuak sendotzen eta prozesu eta produktu berriak sortzen, hala nola Latxa Artile proiektua, ardi latxaren artilea ehungintzako material gisa berreskuratzen duena. 

Sentsibilizazioari dagokionez, plan estrategikoak lan jarraibideak ezartzen ditu ospe handiagoa izan dezaten ekintzek, hau da, herritarrak moda jasangarriaren produkzio eta kontsumoan eta ekonomia zirkularraren printzipioetan kontzientziatzeko ekintzek, hainbat proiekturen bitartez, hala nola "UPCycling", "Moda jasangarrian hezten" eta "Modaz aldatzea. Zirkulua ixten", besteak beste.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azaldu duenez, Gipuzkoak sendotasun handia du moda jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren arloan, eta ildo horretan lan egiten jarraitu behar da, GK Green Fashion posizionatuz eta indartuz kluster ireki, garden, eraginkor eta gizartearen nahiz sektorearen beraren beharrekin konprometitu gisa. Era berean, azpimarratu du oso garrantzitsua dela bazkideei tresnak, informazioa eta prestakuntza ematea aukera izan dezaten sektoreko joera nagusietan eguneratuta egoteko: "Jasangarritasunaren edukiak marketin estrategia edo moda bat baino askoz gehiago izan behar du.  Ingurumeneko Departamentuan apustu handi bat egin dugu tokiko ekoizpen bat eta diseinu jasangarri bat sustatzearen alde: hala adierazten dute GK Green Fashion moda jasangarriaren klusterra gaur egun osatzen duten 29 diseinatzailek baino gehiagok.

Halaber, foru arduradunak aipamena egin dio klimaren eta sektorearen etorkizunaren arteko harremanari, eta adierazi du: "Klima-aldaketaren aurkako borrokan, ehungintzak zeresan handia du, lehena delako baliabideen kontsumoan, eta bigarren kutsatzaileena. Horregatik, modaren etorkizuna, jasangarria izango da edo ez da izango, planetak agian ezingo baitu bereganatu”.