182 Emaitzak, dohaintzak, doako zerbitzu prestazioak eta bestelako ekarpenak

Nork aurkeztu behar du?

182 eredua aurkeztera behartuak daude:

  • Dohaintzak jasotzen dituzten entitateak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan  ezarritakoari jarraiki, kenkarirako eskubidea ematen dutenak direnean, dohaintza emaileek aipaturiko zergaren ondorioetarako dohaintza egiaztatzen duen ziurtagiria eskatu dutenean.
  • Azaroaren 18ko 41/2003 Legeak, pertsona ezgaituen ondarea babestu eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta horri buruzko zerga araudia aldatzekoak, arautzen dituen ondare babestuen titularrak, eta horiek pertsona ezgaituak badira, ondare horien administratzaileak.
  • Langileen sindikatuak, sindikatuei ordaindutako kuoten kenkaria aplikatu nahian aitorpen informatiboan sartzea ontzat eman duten afiliatuei dagokienez.
  • Alderdi politikoak, herri hauteskundeetan hautatutako kargu politikoek eta izendapen librekoek beren erakunde politikoari nahitaez egindako ekarpenei dagokienez.
  • Kultur  mezenasgoaren hartzaile diren pertsonak eta entitateak, dohaintzak eta legatuak, erabilera maileguak edo enpresa lankidetzako hitzarmenetatik ondorioztutako laguntzak jasotzen dituztenean, baldin eta horiek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietate gaineko zergan edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen badute eta parte hartzen duten pertsonak eta entitateak beren zerga pertsonalean aitortzeko ziurtagiria eskatu dutenean.

Zer aitortzen da?

Kasu bakoitzean aitortuko da:

  • Dohaintza emaileak, dohaintzaren zenbatekoa edo, gauzen bidezkoa bada, haren balorazioa.
  • Jasotako ekarpenak eta egindako erabilpenen onuradunak identifikatuko dira, eta ekarpen eta erabilpen horien mota, zenbatekoa eta identifikazioa ere zehaztuko dira.
  • Adostasuna eman duten afiliatuen zerrenda eta urtean ordaindutako kuota jasoko dira eredu informatiboan.
  • Adostasuna eman duten kargu politikoen zerrenda eta alderdi politikoari egindako derrigorrezko ekarpenen zenbatekoak aitortuko dira.
  •  Kutur mezenasgoa: lankidetzan parte hartzen duten pertsona edo entitateen zerrenda, jasotako zenbatekoa edo haren balorazioa.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Papera: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Laguntza programak

ZergaBidea (HTML)

Araudia

3/2004 Foru Araua, apirilaren 7koa, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoa (PDF)

87/2004 Foru Dekretua, azaroaren 2koa, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriak aplikatzeko erregelamendua onartzen duena. (PDF)

604/2019 Foru Agindua, abenduaren 11koa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Emaitzak, dohaintzak, doako zerbitzu prestazioak eta bestelako ekarpenak. Urteko laburpen informatiboa» izena duen 182 eredua onetsi, eta haren aurkezpen moduak eta epea ezartzen dituena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga