Erraketak egiteko prozesua

Tenisean erabiltzen ziren erraketa berdinak erabiltzen zituzten. Hala ere, aipatu dugun bezala, Ildefonso Anabitarte Anzaren berrikuntzek hainbat aldaketa ekarri zituzten: sendoagoak ziren, luzeagoak eta uztai finekoak. Berezitasun horiek sortze-prozesu berezi bat eskatzen zuten, honako ondorio honekin: garestiagoak izan ezik, bezeroak atzerapen dezentearekin jasotzen zuen.

Valentin Zumalabe Alkorta (Mutriku, 1899-1992) artisau handiak arazo guzti horiek konpondu zituen. Gertuko zura eta bere teknologia, biak bat eginez, erraketa bikainak egiten zituen. Valentinek erraketa horien monopolioa zuen eta modalitatea jokatzen zen herrialdeetara esportatzen zuen.