Irene Ibaibarriaga

Irene Ibaibarriaga Ormaetxeak (Ermua, 1918), bere inguruko neska askoren antzera, Eibarko Txantxa-zelai frontoian zegoen herri eskolan ikasi zuen erraketan. Bera baino zaharragoa zen Poli ahizpa Madrilen aritzen zen jokalari profesionala zen. Egoera horrek zerikusia izan zuen Ireneren azken erabakiarekin

15 urte zituela, Madrilera joan zen beste jokalari gazte batzuekin batera. Handik gutxira, profesionaletan debuta egin zuen. Bere ahizpa eta beste erraketista batzuekin, ostatu batean bizi zen. Frontoiko zuzendaritzak bazuen beraiengan nolabaiteko tutoretza. Pisu bat alokatzeko aukera izan zutenean, ama eta beste senide batzuk bertara bizitzera ekarri zituzten. Espainiako Gerra Zibila hasi baino lehen, Madrilgo Chiqui-jai eta Madrid frontoian jokatzen aritu zen. Hasi eta berehala, Ameriketan jokatzeko eskaintzak jaso zituen. Irenek ez zituen onartu.

Gerra Zibilak kalte handiak ekarri zizkon, bai pertsonalean bai kirolari mailan. Garai hartako egoera zaila kontuan izanik, Valentzian aritu zen, Bartzelonan amaitzeko gero. Gerra amaitu bitartean, Ramblasetan zegoen frontoian hasi zen berriro erraketista.

Irenek bere ahizpa Pilirekin osatzen zuen bikotea. Horren heriotza baina, errebeskada izugarria izan zen. Irenek Madrid frontoian jokatzen jarraitu zuen, eta udara batzuetan, Donostiako Gros auzoan zegoen frontoira jolastera etortzen zen. 

Belarrian jaso zuen pilotakada batek, kirol-amaiera bizkortu zuen.