Giderra eta muntaia

Giderra egiteko, lehenbizi aukeratutako egur zatian giderraren irudia marrazten da, betiere txantiloi baten laguntzaz. Jarraian, zerra txiki bat erabiliz, pieza moztu egiten da. Hurrengo pausoa giderraren goiko aldean kiribila zizelkatzea da. Horretarako zazpi gubia desberdin erabiltzen ditu luthierrak. Jarraian,  larako-etxea egiten du trintxa erabiliz. Ebano zura erabiliz diapasoia egin ondoren, arrabota erabiliz kirtenera kolatzen da. Kirtena eta diapasoia goiko zirian ahokadura bat eginez lotzen dira, azken hori aldez aurretik  kaxa barnean kokatuta baitago.

Muntaian larakoak, korda eta beheko botoia jartzen dira, finkoak direnak. Astigarrazko zubia eta izeizko arima, berriz, tapa eta hondoaren artean ahokatzen dira. Bi elementu horiek garrantzi handi dute soinuaren doitzeko orduan, tinbre-oreka egokia lortzeko aldatu baitaitezke.

Azkenik, sokak jarri ondoren (zaldi hestez, wolfram-aluminioz edo zilarrez ere egindakoak izaten dira), instrumentuaren soinu-froga egiten da, hau da, instrumentua oraindik garbi dagoela “orekatua dagoen" ikusten da, horrela lortu nahi den soinu motaren arabera berniz nahasketa bat ala bestea aukeratzeko.

Biolina leundu, garbitu eta bernizatu ondoren, amaituta geratzen da. Gero, musikariak bere beharretara hobekien moldatzen den arkua aukeratzen du.

erresonantzia-kaxaJulen Zabaletaren arabera, horrela kolatzen da erresonantzia-kaxa, borobiltzen dira ertzak, eta horrela zizelkatzen dira "Efeak". Horrela jartzen dira kordak eta honeal egiten da Larako-Etxea.