Luthierrak Bilbon

Harrigarria da gazte batzuk, beren bokazio edo zaletasunagatik, 1990eko hamarkada hasieratik Bilbo erdialdean biolinak egin eta zaharberritzen jardutea. Hori da Andoni Iñarra eta Laura Vicarioren kasua (Lanbroa Luthergintza). Lanbidea Cremonako Instituto Professonale Internazionale per L’artigianato Liutario e del Legnon ikasi ondoren, J. Alonso maisuarekin perfekzionatu zituzten ezagutzak.

Luthier horien ustetan, bokaziorik gabe zaila da lanbidean nabarmentzea. Izan ere, lanbide horretan, ezagutza handia izateaz gain, ezinbestekoa da eskarmentu handia izatea, batez ere lodierak behar bezala banatu, tapak eta galgak egin eta berniz nahasketak egiteko. Aditu on guztiek bezalaxe, berniz nahasketa horiek beraiek prestatzen dituzte, biolin bakoitzaren ezaugarrietara moldatuz. Baina hala ere, luthierraren arrasto edo ukitua izaten da biolinaren kalitatea zehazten duten elementu garrantzitsuenetako bat.

Hori guztia nabariagoa da kontuan hartzen badugu luthier adituek ezagutzak eta sekretuak gutxi eskualdatzen dituztela, oraindik ere iraganeko gremioen ezaugarriak mantentzen dituen lanbidea baita. Biolin bat egiteko, eskarmentu handiko luthier batek 200 ordu baino gehiago behar du (eta horrez gain kontratupeko langile baten 600 ordu). Horrez gain, bukaerako bernizadura hainbat baldintzen araberakoa izaten da, besteak beste, ingurumen-baldintzen araberakoa.

Luthierrek egindako biolinek (500 gramo baino gutxiago pisatzen dute) eta orokorrean 3.5000 euro baino gehiago (600.000 pezeta baino) balio dute. Prezio hori luthierrak urteetan zehar egindako lanagatik lortutako ospeak, eta biolinak itxuran edo soinuan duen perfekzioak igo dezake.