*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen (BERRIA)

                                                                                       

Hartzaileak: Haur eta nerabeen gurasoak.

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: Hitzaldia: Mugarik gabe / Tailerra: 20-25 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan

Trebatzailea: Leyre Cano  

 

Helburuak:

  • Komunikazio enpatikoa eta asertibitatea zer diren eta zertarako balio duten ulertu.
  • Haurrek entzun dezaten, nola hitz egiten ikasi eta haurrek hitz egin edo sentitzen dutena partekatu dezaten entzuteko moduaren kalitatea areagotu.
  • Hitzezkoa ez den komunikazioaren kontzientzia hartu.
  • Emozioak eta beharrak identifikatzeko trebatu.
  • Konexioa sortu eta irabazle-irabazle irtenbideak eraikitzen ikasi.
  • Norberaren boteretik zentratuta hitz egiten ikastea, bestearen gainetik jarri gabe eta kokildu gabe.
  • Baliabide praktikoak ezagutu eta egunerokoan sortzen diren egoerak landu.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Asertibitatea, enpatia eta konexioa komunikazioan.
  • Kalitatezko entzumenaren garrantzia: nola entzun nola hitz egin haurrek entzun dezaten.
  • Ahozkoa ez den komunikazioa: gorputz-adierazpena, ahotsa, eta hitzik gabe islatzen duguna.
  • Harreman horizontalak bermatzeko eta botere-jolasak ekiditeko kontzientzia.
  • Emozio eta beharren identifikazio eta adierazpena.
  • Komunikazioa familia-bilera edo asanbladetan.
  • Irabazle-irabazle egoerak lortzeko erramintak.
  • Baliabide praktikoak egunerokoan sortzen diren egoerak kudeatzeko: oheratzeak, jasotzeko uneak, mugak, liskarrak…

 

Metodologia:

Hitzaldia.

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
  • Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.

Tailerra.

  • Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa). Haurrekin / nerabeekin hezkuntza emozionala landu nahi bada, helduok egin behar dugu lanketa hori lehenbizi, emozioak gure inkontzientean bizi baitira; eta, beraz, ezin ditugu horiek landu ikasketa teoriko batekin bakarrik.
  • Teorian oinarritutako kasu praktikoak landuko dira, emozioak lantzeko emozionatu egin behar delako.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Proiektorea edo telebista, Internet, hdmi kablea eta, ahal bada, papelografoa edo arbela.