Haur, nerabe eta gazteek beren orainaren eta etorkizunaren protagonista izan behar dute. Horretarako, erakundeetatik trebatzeko eta garatzeko aukerak eta ingurune egokiak eskaini behar dizkiegu beraien ongizatea bermatzeko.
Ildo horretan, garapen Jasangarrirako Hezkuntzak haurrak, nerabeak eta gazteak zaindu behar ditu eta:
Etorkizun jasangarri baterako funtsezko aldaketak gutako bakoitzarekin hasten dira. Horretarako, ausardia eta kemena behar dira aldatu eta beste modu batean bizitzeko. Eraldaketa-prozesu hori hasten da errealitatearen kontzientzia hartzean eta errealitatearen azterketa kritikoa egitean; eta baita ere kontsumo-gizarteei alternatiba bat eskaini diezaioketen balio berriak sustatuz, hala nola justizia eta elkartasuna.
Gure erronka da eraldaketa sozial, ekonomiko, ekologiko eta inklusiboaren helburuak lortzea, eta hori nerabeekin eta gazteekin egitea, haien bidez egitea. Horretarako, ezinbesteko baldintza da jardueren plangintzan eta garapenean haiek parte-hartze aktiboa izatea, baita kontzientzia komunitarioa sortzeko orduan ere.
Gaur egungo gazteak eta hurrengo belaunaldikoak dira garapen ez jasangarriaren ondorioei aurre egitera behartuta egongo direnak; beren orainaldia eta etorkizuna daude jokoan.
Komunitate erresilienteak sortu behar ditugu, sozialki kohesionatuak, ongi informatuak, osasungarriak eta aukerak sortzen dituztenak. Aurrera egin behar dugu genero eta jatorri guztietako pertsonen arteko lankidetza, elkartasuna eta inklusioa lotzeko bidean.
Era berean, Covid-19ak haur, nerabe eta gazteei eragin dizkien ondorio sozial, ekonomiko eta osasun-arlokoei erantzuteko erronkari ere egin behar diogu aurre; horiexek dira, hain zuzen ere, pandemia horrek gehien kaltetu dituenetakoak, eta halaxe izaten jarraituko dute luzaroan.
Zer egin dezakegu munduaren eta planetaren jasangarritasun-krisiari aurre egiteko, norbanako eta kolektibo gisa dugun erantzukizunaren aldetik? Haurrak, nerabeak eta gazteak ekitera eta parte hartzera bideratutako ikaskuntza eraldatzailean murgildu ditzakegu, bai sozialki, bai emozionalki.