GIPUZKOAN GAZTE DIGITALA gazte nerabe gipuzkoarrentzat ireki den leiho berri bat da. Izatez, ostegunero Youtuben lekua hartu duen 15 minutu inguruko WEB-TV bat. Ondoren, mota guztietako edukiak Instagramen ere partekatu dira, oraindik ere oihartzun handiagoa izan dezaten: teknologia, zientzia, musika, sare sozialak, planak, gomendioak, kontzertuak, tutorialak…