Haur eta nerabeen ahotsa: Zmz? 2025

 

 

Zer Moduz? Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizateari buruz duten pertzepzioaren azterlana da. 

#Zmz2025

2022an Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak abian jarri zuen “Zmz? Haur eta nerabeen ahotsa” azterketa, Gipuzkoako haur eta nerabee ongizate subjetiboareno maila ezagutzeko. Horretarako, galdeketa egin zitzaien 8-14 urte arteko 10.178 haur eta neraberi. Eta guztira, Gipuzkoako 66 ikastetxek parte hartu zuten ikerketan.

Bi urte geroago, 2025ean, berriz jarriko da martxan ZMZ ekimena. Izan ere, aurreko edizioan izandako erantuzn zabalari esker, diagnostiko aberatsa lortu genuen. Bigarren edizio hau ZMZ? 2023an egindako ikerketaren jarraipena da, eta hortaz, Gipuzkoako haur eta nerabeen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko bidean, datuen bilakaera aztertzeko aukera emango digu.

Horretarako, online galdetegi baten bidez, beren bizitzako hainbat arlori buruz (osasuna, hezkuntza, gizarte-harremanak, aisialdia, familia…) duten pertzepzioa jasoko da. Hala, ezagutza baliotsua sortuko da, beren beharrizan eta kezka nagusiekin hobeto bat egiten duen agenda publiko konprometituagoa sustatzeko.

Helburuak

  • Haur eta nerabeei hitza ematea. Haien ikuspegi, kezka eta proposamenak kontuan hartzen dituzten politika publikoak eta jarduerak diseinatzea; bai toki, zein lurralde mailan.
  • Haur eta nerabeen beharrei eta lehentasunei erantzuteko zerbitzu eta baliabideak sustatzea.
  • Datuak biltzeko tresna diseinatzea, haur eta nerabeen errealitateari eta bilakaerari buruzko ezagutza zabaltzeko.
  • Lurraldeko haur eta nerabeen ongizatearekin lotutako parametro batzuen bilakaera monitorizatzea.

 

Hartzaileak

  • Gipuzkoako haurrak eta nerabeak.
  • Ikastetxeak.
  • Haurren eta gazteen arloko adituak eta profesionalak.

 

Metodologia

Ikerketa garatzeko online inkesta erabiliko da. Eta ahalik eta irismen handiena lortzeko, hezkuntza formalean egingo da. Lagin adierazgarria 2.000 inguru haur eta neraberengandik lortuko da, eta unibertsoaren banaketa errespetatuko da adinaren, eskualdearen, sexuaren eta udalerriaren tamainaren arabera.

Azterlanak metodologia osagarria izango du inkestaren informazioa osatuko duten datu kuantitatiboak lortzeko. Horrek hainbat alderditan sakontzea ahalbidetuko du, eta hainbat arlo adin-tarte horretako haur eta nerabeekin landuko da metodologia kualitatiboen bidez informazioan sakontzeko. Horretarako talde-eztabaidak erabiliko dira, eta era berean, txostena/azterketa adituekin kontrastatuko da.

 

Honi buruz: