14/15aza.


Gipuzkoan Gazte Tour Errenteria: ZIBILITO RECORDS + NIKONE + OIARTZUNGO PANTERAK + DJ AZK + MASTERCLASS (JOSE BALLESTEROS)


 

GGT DANCE MASTERCLASS: JOSE BALLESTEROS

Informazio gehiago

GGT KONTZERTUAK

  • Eguna: Azaroak 15

  • Lekua: Lekuona Fabrika, Errenteria

  • Ordua: 19:00etatik aurrera

  • Sarrera: 3 eurotan hemen

Kontzertuen ordutegia:

19:00etatik aurrera

  • KM0 Artista:  ZIBILITO RECORDS
  • Artista gonbidatua: OIARTZUNGO PANTERAK
  • Artista gonbidatua: DJ AZK
  • Artista nagusia: NIKONE

KM0 ARTISTA


ZIBILITO RECORDS

Zilibito Records Oiartzungo zazpi gaztek osatzen dute, trap, pop-funk eta hiper-pop doinuak uztartuz. Gazteak "Maketa Lehiaketa" irabazi zuten 2023an. Deabruen Doinuak (2024) diskoak taldearen aldakortasuna berresten du, Malakias, Rally48 edo Mutiko bezalako artisten kolaborazioekin.

 

 

ARTISTA GONBIDATUAK

OIARTZUNGO PANTERAK

Oiartzungo Panterak 2025eko urtarrilean sortu zuten hiru lagunek: Irati Matelok, Irati Muñozek eta Ainhoa Txapartegik. Elkarren artean oso desberdinak izan arren, lotura berezia aurkitzen dute musika egiteko orduan, musika horren bidez besteei gozatzeko eta gozarazteko grina partekatuz. Orain arte estilo askotako abestiak argitaratu dituzte, eta dagoeneko lanean ari dira beren freskotasuna eta talde gisa hazteko gogoa islatzen duten konposizio berrietan.

 

 

DJ AZK

Oihan aka AZK DJ eta ekoizlea da, musika elektronika eta euskal kultura urbanoa uztartzen dituen proiektu bat garatzen duena. EP bat argitaratu du techno eta trantzea elementu identitario eta nostalgikoekin konbinatzen dituzten 5 single bilduta, underground eszenaren barruan soinu indartsua eta benetakoa eskainiz.

 

 

ARTISTA NAGUSIA

 

NIKONE

Nikone (Madril, 1993) Espainiako musika urbanoaren erreferente handienetako bat bihurtu da. Biribibae bere estiloarekin, rapa, reggaea, soula, flamenkoa eta popa nahasten ditu, soinu paregabe eta ezagun bati forma emanez.

Bere letrek, emozioz eta gogoetaz beterik, eguneroko bizitzaz, zirrarez eta norberaren hobekuntzaz hitz egiten dute, bereziki bere publikoarekin konektatuz. 200 milioi stream baino gehiagorekin, Lo real, Blanco y Negro edo Welcome bezalako abestiak benetako ereserki bihurtu dira, bere bere jarraitzaileekin duen lotura indartuz.

 

 
 

 

MASTERCLASS: JOSE BALLESTEROS

Jose Ballesteros trap musika dantzatzen espezializatu da, horrekin konektatzen du gehien eta moldatzen da ondoen, baina beste estilo askotan ere trebatu da.

Home Dance Studion hasi zen dantzan eta gaur egun Pangea dantza-konpainiako koreografoa da. Espainia osoan zehar eskolak ematen ditu, eta klase erregularrak Connection Dance Center, Elite Estudio eta Home Dance Studio bezalako akademia garrantzitsuetan.

Dantza egiten du bere baitan gehien mugitzen duena eta bere benetako pasioa dela sentitzen duelako. Dantzaren irakaskuntzan eta inspirazio-iturri den artistaren baten koreografoa izatean jarrita du fokua.

Izen-emateak hemen