Film labur honek pertsona askok gaur egun bizi duten monotonia eta errutina islatzea du helburu. Identifikazioaren bitartez, ikuslea bere bizitzarekin pozik ote dagoen hausnartzera bultzatzen du.
Informazio gehiagoOndarearen inguruan kontzientziatzera eta aurkitutako gabeziei irtenbide bat ematera bideratutako ideia ekintzaileak garatu eta aukeratzeko ekitaldia da.
Informazio gehiago
Proiektu honek Egia auzoa inklusiboago bilakatzeko helburua du, zeinu-hizkuntzaren dibulgazioan oinarritzen diren saioen bitartez gorren errealitatea eta hizkuntza ezagutzera emanez.
Informazio gehiagoHerritarren parte-hartzea eta belaunaldien arteko harremana bultzatzen dituzten espazio publikoak garatzen laguntzeko elementu funtzionalak sortzea du helburu.
Informazio gehiago
Jolastoki tradizionalen gabeziei buruzko hausnarketan oinarrituta, Landaberri ikastetxeko patioaren eraldaketa gauzatu nahi da.
Informazio gehiago
Antzerki sozial eta komunitarioaren bitartez Amara Berriko komunitate-garapena indartzeko helburua duen proiektua da. Donostian (Amara auzoan) egiten da: antzerki soziala garatzen duen talde bat dute eta ikasturte bukaeran saio berezia egingo da.
Informazio gehiago
Hezkuntza-arloan behar gehien duten haur eta nerabeei laguntza espezifiko eta pertsonalizatua eskaintzeko helburua duen proiektua da. On line egiten da: gehien behar duten haur eta nerabeei laguntza akademikoa ematen zaie online saio batzuen bitartez. Modu berean, sareetan hainbat erronka proposatzen dira.
Informazio gehiago
Ikasleen arteko elkarbizitzan kontzientzia feminista bultzatzea helburua duen proiektua da, learning by doing metodologiaren bidez sentsibilizatuz eta iritzi kritikoa landuz. On line egiten da: ikasleekin berdintasunaren gaia lantzeko plataforma bat sortu da eta ikasle-taldeak dinamizatzen dira.
Informazio gehiago
Ekoizle txikiak, batez ere emakumeak eta gazteak, identifikatu eta plazara ekarri , aitortza egin eta kontsumitzaileak hauengana hurbiltzea helburua duen proiektua da, zuzeneko harremana sustatuz. Donostian egiten da (Egia auzoan): emakume ekoizle eta ekoizle gazteak Egiako azokara gerturatzeko hainbat ekintza egiten dituzte.
Informazio gehiago
Altzarien errestaurazio-tailerretan oinarrituta, pertsonen eta komunitatearen garapena sustatu eta egoera zaurgarrian dauden gazteekin lan egitea helburua duen proiektua da. Donostian egiten da: errestaurazio-tailerrak egingo dira kalean bizi diren gazteekin.
Informazio gehiago
Emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen proiektua da. Tolosan eta Donostian burutuko da: asteburu batean emakumeen sexualitateari buruzko dinamika ezberdinak egingo dira.
Informazio gehiago
Gazte migratzailez eta bertako gazteez osatutako talde honek, kulturartekotasuna eta elkarren ezagutza sustatuko ditu jarduera kultural ezberdinak garatuz. Horretarako, elkarbizitzarako topaguneak eta elkartasun afariak antolatuko dituzte, batez ere, Donostia inguruan.
Informazio gehiagoZarauzko Basor tailerrean kokatzen da, bereziki, bertan 1954. eta 1962. urteen artean ekoiztu ziren Derlan motorren inguruan.
Informazio gehiagoEuskal Herriko bi kirol eta kultur adierazpen bateratzen dituen ikuskizuna da: bertsoa eta pilota. Eskuzko binakako pilota partida da erdigunea, non bertsolari bakoitzak bikote baten botilero papera hartzen duen.
Informazio gehiago