Gipuzkoan gazte zaretenontzat
Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen ongizatea, garapena, autonomia eta ahalduntzea bultzatu nahi ditugu, bizitzen ari zareten aro horretan bizipen zoriontsuak izan ditzazuen. Horregatik, ardura eta konpromisoa hartzen dugu bizi eta ibiltzen zareten inguruneak seguruak, babesleak eta tratu onekoak izan daitezen lan egiteko, eta zuen beharrak eta nahiak ezagutzen saiatzen gara; hori guztia, zuen parte-hartzea ahalbidetuz eta hainbat eragilerekin batera lan eginez.
Gure zerbitzuan kudeatzen ditugun programak bi modutara gauzatzen dira: batetik, zeharka, Gaztematika sarearen kide diren udalekin batera, edota Foru Aldundiko beste departamentuen politiketan eraginez; eta bestetik, zuzenean, programak eta zerbitzuak eskainiz, bereziki zuei, haur eta gazteei, eta baita zuen familiei ere.
Horiez gain, gure zerbitzuak zuzenean kudeatzen ditu hiru gazte-aterpetxez osatutako aterpetxeen foru-sarea, gazteez gain, gizarte osoari ere zerbitzua eskaintzen diona.
Web-orri honetan bilduta duzu gure programa, sare, zerbitzu eta laguntza guztiei buruzko informazioa.
Zerbitzuen katalogoa
Gure zerbitzuak bi atal ezberdinetan banaturik daude. Batetik, haur eta gazteei zuzendatuko zerbitzuak ditugu, eta bestetik, Gipuzkoako udalei eskaintzen dizkiegunak.
Haur eta gazteentzat
-
AisialdiaUdalekuak, Gazte-oporraldiak, Udabizi.
-
Gaztegune Plus18-30 urte bitarteko gazteei eskaintzen zaien zerbitzua, hauen ahalduntzea helburu duena.
-
Gazteak AuzolaneanGazteei bereziki zuzendutako bekak aurkituko dituzu, Gazteak Auzolanean izeneko egitasmoan.
-
Diru-laguntzakAuzolanean diru-laguntzak, udalekuak antolatzeko, mantentzeko...
-
ElkartegintzaGipuzkoako elkartegintza sustatzeko zerbitzuak
-
Kultura DigitalaHaur, nerabe eta gazteen alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzen dituen programa.
Udalentzat
-
AholkularitzaHaur eta gazteentzako planak garatzeko. komunikaziorako, haurtxoko eta gaztelekuen programak lantzeko, Erasmus + programarako...
-
PrestakuntzaGipuzkoako haurren eta gazteen alorreko teknikarien, haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileen... profesionaltasunaren kalitatea hobetzeko.
-
DirulaguntzakProiektu estrategikoetarako, udalen arteko lankidetzarako eta, oro har, haurren eta gazteen sustapen-programetarako.
Direktorioa
Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua
Helbidea
Plaza Gipuzkoa, S/N, 20004 San Sebastián, Guipúzcoa
Aterpetxeak
Helbidea
Plaza Gipuzkoa, S/N, 20004 San Sebastián, Guipúzcoa
Gaztegunea
Helbidea
Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia