Tramiteak (GFA)


 Jakinarazpena

Gipuzkoan astialdiko jarduerak antolatzen dituzten erakunde edo elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi beharko dizkiote aldez aurretik (Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuari), jakinaraztea derrigorrezkoa da.


  Komunikatu behar diren jarduerak:

  • Kanpamentu, oporretako toki, udaleku, auzolandegi, ibilaldiak...
  • familia izaerarik ez dutenak,
  • 18 urtetik beherako pertsonekin direnak,
  • eta 5 parte-hartzaile baino gehiago dituztenak.

Horretarako, FORMULARIO hau bete behar da eta honako dokumentuak erantsi. Hau guztia sinadura digitalaren bitartez egin beharko da

 

 GFA dirulaguntzak

Gazteria Zuzendaritzak dirulaguntzak ematen ditu udako oporraldian haur, nerabe eta gazteentzako aisia hezigarriko jarduerak antolatzeko. Hartzaileak:

  • Aisia hezitzaileko programak garatzen dituzten gazte-elkarteak.
  • Ikastetxeetako guraso-elkarteak.
  • Ikastetxeak.
  • Beste gizarte-erakunde batzuk.

Dirulaguntzak eskatzeko bidea eta informazioa esteka honetan topatuko dituzu:

Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak