10/11urr.


Gipuzkoan Gazte Tour Aia: DJ INDATE + ANIXE + ZIBILITO RECORDS + MR. LUKEN + DJ TINTZ + MASTERCLASS (LOHI)


 

GGT DANCE MASTERCLASS: LOHI

Informazio gehiago

GGT KONTZERTUAK

  • Eguna: Urriak 11

  • Lekua: Probalekua, Aia

  • Ordua: 19:00etatik aurrera

  • Sarrera: Dohainik

Kontzertuen ordutegia:

19:00etatik aurrera

  • KM0 Artista:  DJ INDATE
  • Artista nagusia: ANIXE
  • Artista nagusia: ZIBILITO RECORDS
  • Artista nagusia: MR. LUKEN
  • Artista nagusia: DJ TINTZ

KM0 ARTISTA

DJ INDATE

Ekaitz Lizaso Orbegozo (DJ Indate) Urdaneta auzoko (Aia) San Martin jaietan aritu zen lehen aldiz 2022ko azaroan, eta hortik aurrera hainbat leku bisitatu ditu: Aia, Getaria, Urteta (Zarautz), Oikia (Zumaia), Azpeitia, Aizarna, Aizarnazabal, Albiztur, Arroa Goia eta Behea, Bidania... Bereziki interesatzen zaio reggaetoia eta rememberra, eta, beraz, adin guztietako jendea erakartzen du bi garaitako musikak bilatuz.

 

 

ARTISTA NAGUSIAK

ANIXE

Anixe Euskal Herriko musika urbanoan etorkizun handienetakoa duen ahotsa da. Artista, konpositore eta abeslaria, soinu fresko eta multikulturalean euskara, gaztelania eta ingelesa uztartzeagatik nabarmentzen da. Euskarazko musika urbanoan aritzen diren emakumeen artean aitzindaria, euskal musikagintzan mugarri bat jartzera deitua dago.

 

 

 

ZIBILITO RECORDS

Zilibito Records Oiartzungo zazpi gaztek osatzen dute, trap, pop-funk eta hiper-pop doinuak uztartuz. Gazteak "Maketa Lehiaketa" irabazi zuten 2023an eta, ordutik, Euskal Herrian zehar ibili dira etengabe. Musika-panoramako talderik berritzaileenetako eta potentzial handiena dutenetako bat bihurtu dira.

 

 

MR. LUKEN

Luken Saenz Azurmendi, "Mr. Luken", Donostiako Antiguako artista da. Erritmo, melodia eta soinu desberdinekin lan egiten du, balada batetik elektro latino batera arazorik gabe pasatzeko gai izanik. Azken urtean kontzertuak eskaintzen hasi da Gipuzkoan zehar, kolaborazio eta proiektu berriak landuz. Etorkizun handiko artista da.

 


 

DJ TINTZ

Kabinetan 14 urteko esperientzia izanik, DJ TINTZ elektronika, erreguetoia eta publikoa dantzarazten duen edozein hit nahasteko gai da. Euskal Herriko, Eivissako, Logroñoko eta Lizarrako eszenatokietan ibili da, energiaz eta emozioz beteriko errusiar mendia osatzen duten saio paregabeak sortuz. Jendearekin duen konexioak eta gai perfektua aukeratzeko duen senak musika klikatzeaz gain une ahaztezinak sortzen dituen DJ bihurtzen dute. Euskadiko hainbat jai eta aretotan jo du, hala nola: Kube Tafallan, Lur Elizondon, Gares aretoan, Venezia aretoan eta Trova aretoan.

 

 

 
 

 

MASTERCLASS: LOHI

Nazioartean ibilbide nabarmena duen dantzari eta koreografo gipuzkoarra da. Royal Academy of Dance eta Carmen Rocheren Eskola bezalako zentro ospetsuetan hezia, bere estiloak dantza garaikidea, urbanoa eta jazza uztartzen ditu. Lia Kali, Ava Max, Dua Lipa eta Mala Rodriguezekin lan egin du, baita zinema, telebista eta antzerkiko ekoizpen handietan ere, artista ospetsuekin eta Huawei eta Adidas marka globalekin elkarlanean. 2019ean Fama ¡A bailar! lehiaketan parte hartu zuen, eta Mamma Mia! musikalaren parte izan da.

Izen emateak hemen