Astialdiko begirale- eta zuzendari- tituluak eta beren baliokideak:

 

Udaleku eta kanpaldiak erregulatzen dituen araudiak esaten du, zuzendariaz gain, jarduera horietan parte hartuko duten profesionalen % 40ek astialdiko begirale-titulua izan behar duela. Hona hemen ekintza horiek garatu ahal izateko legeak zehazten dituen ratioak:

 

  • Lehenengo 10 partaideentzat zuzendari bat eta, gutxienez, begirale bat jarriko dira. Partaideak 10 baino gutxiago badira, zuzendari-titulua izan beharrean begiralearena izan daiteke.
  • Hortik gora, 15 partaideko multzo bakoitzeko begirale bat gehiago jarriko da.

 

Astialdiko titulazioak:

Astialdiko ekintzak modu egokian garatzeko oinarritzat hartzen diren diplomak bi dira:

  • Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale Diploma.
  • Haur eta Gazteen Aisialdirako Zuzendari Diploma.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak ematen ditu titulazio horiek; baina horretarako, interesa dutenek ikastaro bat egin behar dute ofizialki onartuta dauden astialdiko eskoletan. 

 

 

 

Baliokideak diren beste titulu, diploma eta ziurtagiriak:

Beheko taulan azaltzen dira Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak lan horietarako baliokide gisa onartzen dituen titulu bakarrak.

Bertan ikusiko duzue titulu, diploma edo ziurtagiriaren izena, nork emana den eta bakoitzari lotuta dagoen legea/araua (edukiak, praktikak…):

 

Astialdiko begirale gisa aritzeko:

Titulua Erakundea Araudia
Beste autonomia-erkidego bateko haur eta gazteen aisialdirako begirale-diploma edo -titulua Gobernu autonomiko bakoitzeko gazteria-erakundea Erkidego bakoitzeko legedia kontsultatu.
Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizaziorako profesionaltasun-ziurtagiria Lanbide edo SEPE 1537/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, gizarte- eta kultura-zerbitzuak izeneko lanbide-arloari dagozkion bi profesionaltasun ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.

Natur inguruneko gidari-lanetako eta aisialdirako teknikari-titulua. (Haur eta gazteen astialdiko jarduerak dinamizatzeko 160 orduko praktikak barne.)

Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila 402/2020 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaritzako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.

 

Astialdiko zuzendari gisa aritzeko:

Titulua Erakundea Araudia
Beste autonomia-erkidego bateko haur eta gazteen aisialdirako zuzendari-diploma edo -titulua Gobernu autonomiko bakoitzeko gazteria-erakundea Erkidego bakoitzeko legedia kontsultatu.
Haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak zuzentzea eta koordinatzea profesionaltasun-ziurtagiria Lanbide edo SEPE 1697/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, gizarte- eta kultura-zerbitzuak izeneko lanbide arloari dagozkion bost profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.

Animazio soziokultural eta turistikoko goi-mailako titulua. (Haur eta gazteen astialdiko jarduerak zuzentzeko eta koordinatzeko 120 orduko praktikak barne.)

Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila 1684/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Animazio Soziokulturaleko eta Turismoko goi mailako teknikari-titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena.

Gizarte- eta kirol-animazioko eta irakaskuntzako goi mailako teknikari-titulua. (Haur eta gazteen astialdiko jarduerak zuzentzeko eta koordinatzeko 120 orduko praktikak barne.)

Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila 653/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta Animazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.