TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza lurralde osoan transmititzeko. Hazieraren eremu hori hain aldakorra izanik, gainera, bizia eta malgua izan nahi du, unean uneko errealitatera eta eskaerara egokitu ahal izateko.
Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.
Gurasoei laguntza hori emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu zuen.
Lehenengo edizioa aurreko ikasturtean jarri zen martxan eta, programa honen bitartez, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan laguntzeko 79 hitzaldi eta tailer antolatu ziren Gipuzkoako hainbat udalerrietan. Hezkuntza-jarduera horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sailek, guraso-elkarteek, eskolek eta beste hainbat eragilek elkarlanean garatu zituzten. Guztira, 1.450 guraso inguruk hartu zuten parte, eta beren batez besteko balorazioa oso ona izan zen, 9koa hain zuzen ere.
2022-2023 ikasturtean bigarren edizioa egingo da. Bertan zenbait aldaketa egin dira, aurreko urteko esperientzian oinarrituta eta parte hartu zuten gurasoek eskatutako gaiak eta propostutako hobekuntzak kontuan hartuta. Esate baterako, gurasoen beharretara egokitzeko, hiru hezkuntza-jarduera berri sartu dira katalogoan.
GAIAK
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Gurasotasuna gauzatzeko modua nabarmen aldatu da gure gizartean. Beste arlo askotan gertatutakoarekin batera (familia-forma ezberdinak, genero-rolen aldaketa, kultura-aniztasuna...), hemen ere kontzeptu-aldaketa bat egon da. Izan ere, seme-alaben aldetik obedientzia eta diziplina lortzen oinarrituta zegoen guraso-autoritatearen ordez, konplexuagoa den eta lan gehiago eskatzen duen kontzeptu bat gailentzen ari da: gurasotasun arduratsuaren edo gurasoen erantzukizunaren kontzeptua, hain zuzen ere.
Horren arabera, gakoa jada ez da gurasoek seme-alaben obedientzia lortzeko autoritateaz baliatzea, aginte hori arduraz erabiltzea baizik; hau da, seme-alaben eskubideak zaindu daitezen erantzukizunez jokatzea, baina gurasoenak kaltetu gabe. Horrek barnean hartzen ditu haurrak eta nerabeak beren sozializazio-prozesuan parte hartzera bultzatzea, beren gaitasun kritikoak sustatzea eta, aldi berean, pixkanaka, beren autonomia eta herritartasun aktiboa sustatzea.
Gauzak horrela, gaur egungo aitei eta amei gurasotasun positiboaren ikuspegiak lagundu diezaieke beren seme-alaben heziketako eta hezierako jardunean.
Gurasotasun positiboa:
Gurasotasun positiboa da, funtsean, ikerketa sistematikoak pertsonen garapen psikologikoaren eraginaren arloan lortzen dituen aurkikuntzak familiei helaraztea; hau da, ebidentzia zientifikoan oinarritutako aurrerapenak haiei transferitzea. Hori familiek guraso izateko gaitasunak barneratzen dituztenean lortzen da; eta hala, seme-alaben garapen psikologiko osasungarria babestuko duen familia-testuingurua sortuko dute.
Gurasotasun positiboak harreman afektibo sano, babesle eta egonkorrak sustatzen ditu; errutina eta ohituretan egituratutako ingurune hezitzaile bat (arau eta baloreak malgutasunez transmititzen dituena) sortzen du; estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak ematen ditu; haurren eta nerabeen lorpenak eta gaitasunak aitortzea du oinarri; eta bide-laguntza ematen die beren egunerokotasunean. Aurreko guztia, gainera, indarkeria fisiko, emozional eta ahozkorik gabeko ingurune batean gertatzen da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sustapen-zerbitzuen laguntzarekin, Gipuzkoako guraso eta hezkuntza-eragileen (guraso-elkarte, hezitzaile…) eskura jarri du TREBA Gurasoak prestakuntza-jardueren katalogoa. Hala, eskaintza horretan agertzen den hitzaldi edo tailer bat antolatzeko ekimena, gaiarekiko kezka, interesa edo beharra duen edozein guraso edo hezkuntza-eragilerengandik abia daiteke.
Lehenengo eskaera norberaren udalerriko haur, nerabe eta gazteen sustapen udal-teknikariari egin beharko zaio.
Gainera, webgune honen bitartez ere egin ahal izango dira eskaerak edo proposamenak; eta bide horretatik jasotakoak dagokion udalari helaraziko zaizkio.
Udalean baloratuko da ekimenaren bideragarritasuna (datak, espazioak, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua, etab.) eta, kasua bada, Gipuzkoa Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzara bidaliko da eskaera. Azkenik, honek erabakiko du ikasturtean zehar zer jarduera programatuko diren, eskari guztiak aztertu.
Udaleko teknikariak, Aldundiko Gazteria Zuzendaritzari eskatuko dio katalogoko zein jarduera nahi duen programatu. Hark eskaerak aztertu, eta udal bakoitzari jakinaraziko dio berea onartu edo baztertu den, baita arrazoiak ere.
Prestakuntza-jarduerek publiko orokorrarentzat izan behar dute (aforoa edo parte-hartzaileen muga bete arte). Nolanahi ere, aita edo ama orok izan behar du jardueretan parte hartzeko aukera, haren antolamenduan esku hartu duen elkarte batekoa izan edo ez.>
Eskaeren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritzak eskubidea izango du antolatutako hitzaldien kopurua mugatu edo dosifikatzeko, esleitutako aurrekontua agortu arte.
KONTAKTUA:
TREBA Gurasoak programan 12 gairi buruzko prestakuntza-jarduerak biltzen dituen katalogo bat eskainiko da, haurren eta nerabeen gurasoei haien heziketa-prozesuan laguntzeko.
Formatua:
Izen-ematea:
Epea: