Gaztegune

Gaztegune Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren ekipamendua da. Anoeta pasealekuko 28 zenbakian kokatuta dago, Donostian, eta haur, nerabe eta, batez ere, gazteekin erlazionatutako hainbat zerbitzu biltzen ditu; Gaztegune Plus eta Udako Programak, besteak beste.

 

Hala, Gipuzkoako 18-30 urte bitarteko gazteek badute biltzeko eta elkarrekin egoteko gunea: Gaztegune. Bertan Aldundiaren hainbat programa garatzen dira eta gazteentzako eskaintza eta baliabide ezberdinak aurki daitezke: Gazteak Auzolanean eta TREBA Gazteak, esaterako. Haur eta gazteen arloko profesionalen bilgune ere bada, haien foroak egin eta Treba Profesionalak programa garatzeko gunea.

 

 

Harremanetarako

 

 

Helbidea

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia

Telefono zenbakia

900 110 111

Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: gGoizez itxita. Telefonoko arreta 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez 16:30-20:00, aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Uztaila eta abuztua, astelehenetik ostiralera: arratsaldez itxita. 9:30-14:00 aurrez aurreko eta telefonoko arreta.