Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2020an Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak topagune bat jarri zuen martxan, erakundeak berak lurraldeko udalekin haur, nerabe eta gazteen arloko gaiak lantzeko osatuta duen Gaztematika sarean. Espazio berri honen helburua da kolektibo horien beharrekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatu eta sentsibilizatzea.
HITZegiten gune irekia da, bertara gonbidatuta dago haur, nerabe eta gazteen beharrekin lotutako gaietan interesa duen pertsona oro. Horregatik, saio bakoitza bi zatitan banatzen da: bata, adin-tarte horien sustapen-arloko arduradun politiko eta teknikoentzat da, eta bestea, gaiari buruz hausnartu nahi duen edonorentzat.
Lehen hitzordua azaroaren 19an izan zen, eta ikasturte honetarako beste bi aurreikusten dira: martxoan eta maiatzean.
Solasaldia | Data | Egoera |
---|---|---|
Haurren eskubideak | 2020ko azaroak 19 | ![]() |
Nerabeak, komunitateko kide | 2021eko martxoak 23 | ![]() |
Gazteak eta etxebizitza | 2021eko maiatzak 13 | ![]() |