Gipuzkoan Gazte Tour

 

Gipuzkoan Gazte Tour musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste hainbat eragile eta udalekin elkarlanean garatzen duena. Bere helburu nagusia da nerabe eta gazteei kultur programazio erakargarria eskaintzea, bide batez ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz.

Hemen da berriro Gipuzkoan Gazte Tour beste edizio berri batekin. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 16 eta 25 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua Gipuzkoako hainbat udalerritara iritsiko da.

 

Aurten lehen mailako artistak eta, jakina, tokiko talentu gazteen erakustaldiak izango dira parte hartuko duten lurraldeko hainbat herritan. Udaberri honetan Gipuzkoan Gazte Tour Zumarraga eta Tolosan izango da. Urtean zehar, Aia, Astigarraga, Errenteria eta Beasain ere bisitatuko ditu.

 

Agenda 

AGENDA HERRIA DATA
KRAKEN270 + OIHANA MAITAKOR + KLOAKASS SESSION + XSAKARA + MASTERCLASS (DAMA) Zumarraga Maiatzak 9 eta 10
DOCE C + KILIKI+ DJ EROMENA + MASTERCLASS (JAVI BERGA) Tolosa Maiatzak 24
KIIMAK + MARTE LASARTE + TATTA&DENSO + SOTOALDE + DJ UNDERCARROT + MASTERCLASS (SARA ELIRO) Beasain Urriak 3 eta 4
DJ INDATE + ANIXE + ZIBILITO RECORDS + MR. LUKEN + DJ TINTZ + MASTERCLASS (LOHI) Aia Urriak 10 eta 11
N97 + PAULA GM + AIMAR + CHAPY + 3 TTU ERROMERIA + MASTERCLASS (LOHI) Astigarraga Urriak 25
ZIBILITO RECORDS + NIKONE + OIARTZUNGO PANTERAK + DJ AZK + MASTERCLASS (JOSE BALLESTEROS) Errenteria Azaroak 14 eta 15

 

Argazki galeria 2025

 

Aurreko edizioak