TREBA Nerabeak

 

12-16 urte bitarteko Gipuzkoako nerabeei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da. Nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburua du. Horretarako, Treba programaren ildo hau nerabeen errealitate eta beharretara egokitzen saiatuko da, unean uneko tendentziak kontuan hartuz.

Programa hau baliatuz, nerabeei beren heziketa-prozesuan lagunduko dieten hainbat gairi buruzko ikastaro laburrak antolatu ahal izango dira Gipuzkoako udalerrietan: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak.

Horien helburua da neska-mutil gazteenen artean gaitasun emozionalak garatu eta osasun mentala sustatzea; Interneten eta sare sozialen erabileraren ikuspegi kritikoa eta arduratsua bultzatzea; sexualitateari buruzko hezkuntza integrala eskaintzea; eta helduarorako tresna praktikoak ematea.

 Nola funtzionatzen du?

Lau ikastaro-multzo antolatu dira aipatutako lau gaien inguruan: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak. Horietako bakoitzak oinarrizko ikastaro bat izango du, gaiari buruzko ikuspegi orokorra jorratuko duena, eta gaian sakontzeko beste bi. 

 

 Kontsultatu ikastaroen agenda:

 

Zein da zure eskualdea?

 

Eskualdea Herriak

BIDASOALDEA

Hondarribia, Irun.

BURUNTZALDEA

Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil.

DEBABARRENA

Deba, Mutriku, Elgoibar, Mendaro, Eibar, Soraluze.

DEBAGOIENA

Antzuola, Bergara, Elgeta, Aretxabaleta, Eskoriatza, Lenitz-Gatzaga, Arrasate, Oñati.

GOIERRI

Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Zerain, Gaintza, Gabiria, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama.

OARSOALDEA

Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia.

TOLOSALDEA

Abaltzizketa, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Gaztelu, Legorreta, Lizartza, Orexa, Orendain, Tolosa, Aduna, Asteasu, Larraul, Billabona, Zizurkil.

UROLA ERDIA

Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil.

UROLA GARAIA

Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu, Zumarraga.

UROLA KOSTA

Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Aizarnazabal, Zestoa, Zumaia.