Eredutik benetako erraketara

Valentin Zumalabe gazte hasi zen lanean bere aita Franciskok eta Pedro Manuel Egaña osabak zuzentzen zuten ontziolan. 1921. urtean soldaduskara joatea egokitu zitzaion. Ordurako zurgin petoa zen Valentin, eta soldaduska amaitu bezain pronto, Madrilen bizitzen jarri zen, Itsas Ministerioarentzat lanean hasteko.

Handia zen Zumalabek zuen artisau-ahalmena. Cristobal Colonek bere espedizioan eraman zuen Santa Maria itsasontzia eskalan erreproduzitzeko antolatu zen lehiaketan irabazle suertatu zen. Aurkeztutako lana Erresuma Batuko Gobernuak behar zuen Londresko Science Museum-ean erakusteko. Valentin Zumalabek hiru hilabete behar izan zituen maketa egiteko, eta 3.600 pezeta irabazi zituen. Gaur egun, ikusgai jarraitzen du museo hartan.

Saria irabazi eta gero, Zumalabe jende askorentzat hasi zen lanean. Adibidez, De la Ciervarentzat, bere ikerketetarako ereduak egiten hain zuzen.

XX. mendean asko ziren Madrid frontoian jokatzen zuten Mutrikuko zesta-punta pilotariak (Piston, Guillermo Etxeberria), baita emakume euskaldunak ere. Azken horiekin harremana gorde izan zuen beti Zumalabek.

Ildefonso Anabitarte Anza enpresa-gizonak erraketak fabrikatzeko eskatu zion Valentin Zumalaberi. Noski, sasoi hartako euskaldun askok egiten zituzten moduan egin ziren gauzak: apustu bidez.

Valentin ZumalabeValentin Zumalabe Alcorta erraketa-egile mutrikuar maisua.

Mutrikukoak onartu, jaioterrira itzuli eta helburua bete zuen. Herritik gertu lizarrak erosten zituen. Enborretik 1,9 metro erabiltzen zuen bakarrik; gainerako egurrarekin, 8 metro ia, inoiz ez zuelako erraketa hobeagorik lortu. Enbor zati horri 30x14 zentimetroko tirak mozten zizkion. Ondoren, berak sortu zuen lurrun-galdara batean sartzen zituen, 2.500 atmosferako presiopean.

Erraketaren uztaiari forma ematen zion ondoren, helburu horrekin egindako molde batzuk erabiliz. Molde horiek sarjenta bidez heltzen zituen. 1940. urte inguruan, uztaiaren pieza bakarraren ordez, tira itsatsiak jarri ziren, hala ere, kalitate txarragoko emaitzaz. Aparte, intxaurrondo zurez eginiko kirtenak prestatzen zituen. Amaitzeko, molde baten bidez zulatu egiten zituen, horretarako prestatuta zuen makina batean. Sokak gero frontoi bakoitzeko erraketistek jarriko zizkioten, bakoitzak bereari.

Urtean 3.000 erraketa egiten zituen Valentinek. Guztiak, esportatzeko.

Pixkanaka, Zumalabak egiten zituen erraketak zaharkituak geratzen joan ziren. Anitzak izan ziren arrazoiak, hala nola, Gerrate Zibilaren ondorengo egoeran emakume errakistek geroz eta gutxiago jokatzen zuten, material eta teknologia berriak azaldu ziren. Hala ere, Mutrikuko artisau haren ahalmenak, baita lanbideari buruz zuen bere ezagutza sakonak ere, ez zuten mugarik. Zumalabe arrantzontzi eta laketontziak egiten hasi zen. Eta lan horretan ere maisuki. 

Emakume erraketista taldea"Madrid" frontoiko emakume erraketista taldea. Eibarkoak gehienak. Horien artean dago Poli Ibaibarriaga. 1934/35. urteetan. (Jose Maria Urrutiak utzitako azrgazkia).