Eskola kiroleko aseguruaren estaldura: jarduketa protokola

 

Eskola kiroleko lizentziaren estaldura

Eskola kiroleko jarduera programako edozein jardueratan parte hartzen dutenek aseguru poliza bat izango dute. Aseguru poliza horrek bermatuko du erantzukizun zibileko arriskuen estaldura (hirugarrenei eragindako kalteak), eta baita gorpurtz atalen eta funtzioen galerengatiko eta heriotzarengatiko kalte-ordainarena ere.

Bestelako istripuen estaldura parte hartzailearen familiak duen aseguru publiko edo pribatuaren bidez egingo da. Hori horrela, jardueraren arduradunak ikasleen aseguru medikuaren gaineko informazioa izatea gomendatzen da.

Bestelako asegururen baten bidez osasun laguntza bermatuta ez duten ikasleek osasun laguntzako aseguru bat izan dezakete. Aseguru horren onuradun izateko, beharrezkoa izango da behar den denborarekin eskaera egitea kirola egiten hasi aurretik.

Bi estaldura horien onuradun izango da Gipuzkoako eskola kirolaren programan sartutako jardueretan parte hartzen duten eta eskola kiroleko aplikazioan izena emanda dauden kirolari eta entrenatzailek.

Aseguruak, halaber, jarduerarako bidean izandako edozein istripu estaltzen die eskola kirolaren aplikazioan inskribatuta dauden parte-hartzaileei.

 

Euskadiko Jokoak

  • Eskola kiroleko lizentzia nahitaezkoa da Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartzeko.
  • Euskadiko Jokoak antolatzen dituen erakundea (Eusko Jaurlaritza) erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeaz arduratzen da, lehiaketa horretan beren erruz edo zabarkeriaz parte-hartzaileei eragindako kalteengatik, bai eta istripu aseguru bat ere bai.

 

Espainiako txapelketak

  • Espainiako Federazioak nahitaez federazio lizentzia izatea eskatzen duen kasuetan (judoa, adibidez), lizentzia horrek lehiaketan eta/edo entrenamenduan gertatutako edozein istripu estaliko luke.
  • Espainiako Federazioak eskola lizentziarekin parte hartzeko baimena ematen duen kasuetan (saskibaloia, eskubaloia…), eskola lizentziak ez du aseguru estaldurarik, eskola kirolaren programatik kanpoko jarduera delako. Kasu horretan, dagokion klubak aseguru bat kontratatu beharko du lehiaketa egunetarako, Espainiako Txapelketara doazen kirolarientzat (adibidez, saskibaloia).

 

Istripua gertatuz gero jarraitu beharreko prozedura

Eskola lizentzia duen parte-hartzaileak istripua izan badu eskola kirolaren programaren barruko jarduera batean, prozedura honi jarraitu beharko dio: <<

1. Ikaslea dagokion osasun zentrora joango da, istripu motaren arabera:

  • Galera anatomikoak (adibidez, hortzak) eta funtzionalak (adibidez, betaurrekoak) izanez gero, ikasleak dagokion osasun zentrora joan beharko du.
  • Gainerako istripuetarako (adibidez, hausturak), parte-hartzailearen tutorearen Osasun Txartel Indibidualarekin joango da osasun zentrora. Aurretik esan bezala, osasun laguntza jasotzeko eskubiderik ez duten parte-hartzaileek osasun laguntzako aseguru bat erabili ahal izango dute, baldin eta ikastaroan kirola egiten hasi baino lehenago, behar besteko aurrerapenez, eskatzen badute.

2. Eskualdeko Kirol Bulegoan honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Istripu-partea (dagokion Eskualdeko Bulegoan eskatu behar da).
  • Larrialdiei buruzko txosten medikoa (joan den osasun zentroan eskatua).
  • Jatorrizko faktura (ez da onartzen e-mailez bidaltzen dena).
  • Faktura ordaindu duen pertsonaren datuak:
    • Izen-abizenak
    • NAren fotokopia.
    • Kontu korrontea (20 digitu):

3. Ordaintzeko prozedura:

  • Agiriak aurkeztu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratatu duen aseguru-etxeari bidaliko zaizkio. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, aseguruak ordainketa egingo du.
  • Ordainketa 2 hilabeteren buruan jasotzen ez bada, harremanetan jarri behar da dagokion Eskualdeko Kirol Bulegoarekin.

 

Eskualdeko Kirol Bulegoen kontaktua: