Eskola kiroleko aseguruaren estaldura: jarduketa protokoloa

(2025/09/10ean eguneratua)


Eskola kirolaren aseguruaren
infografia

 

 

 

 

 

Eskola kiroleko lizentziaren estaldura

Arriskuen estaldurari dagokionez, Euskadiko jarduera fisikoari eta kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legean xedatutakoa beteko da. Ildo horretan, eskola-kirolaren programako jardueretan izena eman duten parte-hartzaileek (kirolariek, entrenatzaileek, begiraleek, ordezkariek eta epaileek) aseguru-poliza bat izango dute erantzukizun zibileko arriskuen estaldura, galera anatomiko eta funtzionalengatiko kalte-ordaina eta heriotza bermatzeko.

Estaldura horien onuradun izateko ezinbestekoa da  Gipuzkoako eskola-kirolaren programako  jardueretan horretarako gaitutako aplikazio informatikoan izena emanda egotea.

Zehazki, hauek dira eskola kiroleko aseguruaren estaldura duten jarduerak:

  • Eskola-kirolaren ikasturteko programan sartutako programak:
    • Multikirola programa
    • Kirol-hastapeneko kanpaina
    • Jolas-Hezi programa
    • EKE programa
    • Kirol bakarreko hastapen-programa
    • Errendimenduan hasteko eta talentuak eta promesak hautemateko ibilbideetako jarduerak, lurralde-federazioen urteko hitzarmenen barruan daudenak

Programatik kanpoko gainerako jarduerak (txapelketak, campusak, etab.) eskola-kiroleko aseguruaren estalduratik kanpo geratzen dira.

Aseguruak, halaber, eskola kirolaren aplikazioan izena emanda dauden parte-hartzaileak estaltzen ditu, bai jardueran zehar edo dagokion jarduerarako joan-etorrietan gertatutako edozein istripu, bai istripuaren ondorioz beharrezkok izan daitezkeen errehabilitazio-saioak.

Eskola Kiroleko aseguruaren estaldura eta poliza kontsulta ditzakezu esteka hauen bidez:

Istripua gertatuz gero jarraitu beharreko prozedura (Infografia)

Erantzukizun zibileko polizaren estaldura, galera anatomiko eta funtzionalengatiko kalte-ordaina edo heriotza izapidetzeko prozedura:

Eskola-lizentzia duen parte-hartzailearen erakundeak KIROLDATAren bidez gertatutakoaren berri emango du, ♡ ikonora sartuz.

BESTELAKO INFORMAZIOA

Uda kanpaina:

Udako kanpaina programaren barruan dago eta, beraz, eskola-kiroleko aseguruaren estaldura du. Programa honetako izen-emateak tokiko eragileek kudeatzen dituzte eta, ondorioz, estalduraren tramitazioa kirolak@gipuzkoa.eus helbide elektronikotik edo 943 11 24 97 telefono-zenbakitik bideratuko da.

Euskadiko Jokoak

Eskola kiroleko lizentzia nahitaezkoa da Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartzeko. Euskadiko Jokoak antolatzen dituen erakundea (Eusko Jaurlaritza) erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeaz arduratzen da, lehiaketa horretan beren erruz edo zabarkeriaz parte-hartzaileei eragindako kalteengatik, bai eta istripu aseguru bat ere bai.

Espainiako txapelketak

Espainiako Federazioak derrigorrez lizentzia federatua izatea eskatzen duen kasuetan (judoa, adibidez), lizentzia horrek lehiaketan eta/edo entrenamenduan gertatutako edozein istripu estaliko luke. Lizentzia federatuaren aseguruaren estaldurari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan dagokion federazioarekin. Espainiako Federazioak baimentzen duenean eskola lizentziarekin parte hartzea (hala nola saskibaloia, eskubaloia), eskola lizentziak ez du aseguru estaldurarik, eskola kiroleko programatik kanpo dagoen jarduera bat delako. Kasu horretan, dagokion klubak aseguru bat kontratatu beharko du lehiaketa egunetarako, Espainiako Txapelketara doazen kirolarientzat (adibidez, saskibaloia).