Eskola kiroleko tramiteak

Eskola-kiroleko taldeak eta parte-hartzaileak inskribatzea

Eskola-kiroleko ibilbideetan parte hartu ahal izateko, parte hartzen duten taldeek eta ikasleek eskola-kirolaren aplikazioan izena eman behar dute.

Izena eman

Izen emateak egiteko tutoriala

Izen emateak: epeak eta arduradunak

Mendizaletasuneko joan-etorrien izen-emateak egiteko tutoriala

MK programan egondako bajen berri emateko galdetegia

Eskola kiroleko aplikazioan berrikuntzak (2025/03/31tik aurrera )

Izaera pertsonaleko datuen babeserako informazioa (2023/09/07an eguneratua )

Izaera pertsonaleko datuen babeserako onespen eredua (2023/03/28an eguneratua )

Sexu-izaerako delituen ziurtagiria: sexu-izaerako deliturik egin den ala ez egiaztatzen duen ziurtagiriaren inguruko informazioa

Baimenak

Eskola kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretuaren arabera, eskola-kiroleko urteko programetan jasota ez daudelako edo programa horietan jasotako arau orokorren salbuespenak direlako, aldez aurreko administrazio-baimena behar duten kirol-jarduera edo -jarduera jakin batzuetan parte hartzeko.

Jakinarazten dizuegu 2022. urtetik aurrera ordezkaritzarik gabeko izapideak ez direla onartuko, eta, hortaz, legezko ordezkaritza edota ordezkaritza korporatiboa ez duten entitateei gomendatzen zaie hura lortzeko beharrezkoak diren aurretiazko izapideak egitea. Tutorialean jarraitu beharreko urratsak ikusi daitezke.

 

 

Eskola Kiroleko baimenak

Online tramitazioa

1.1 eta 1.2 baimenak eskatzeko tutoriala

Jardueren programa aurkezteko eredua (1.1. baimena)

3.1 baimena eskatzeko tutoriala

2.2 baimena eskatzeko tutoriala

Kirol hastapeneko unitateak baimentzeko eskaera

 Online tramitazioa

 4.1 baimena eskatzeko tutoriala

Kirol hastapeneko unitateen baimena luzatzeko eskaera

 Online tramitazioa

 4.2 baimena eskatzeko tutoriala

Garaikurren eskaera

Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol sari hauek ezartzen ditu gizonezkoen, emakumezkoen eta lehiaketeta mistoetarako, Gipuzkoako Txapelketetan alebin kategoriatik aurrera eta Aldundiko Kopetan alebin kategoriatik aurrera:

  • Gipuzkoako Txapelketak: Talde-kiroletan garaikurra eta dominak talde txapeldunari. Garaikurra eta dominak talde txapeldunordearentzat. Banakako diziplinetan dominak emango zaizkie 1., 2. eta 3. postuetan sailkatzen direnei, antolatzen diren disziplinen arabera.
  • Aldundiko kopak. Eskualde eta modalitate bakoitzeko infantil talde txapeldunaren garaikurra.

Kirol garaikur eta dominen hornidura behar bezala egin ahal izateko, irailean zehar garaikur eta dominen eskaerak helaraztea eskatzen dizuegu.

Horretarako, eskaera egiteko behar diren datuak jasotzeko orria errazten dizuegu. Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzura bidali beharko dira, zehazki, helbide elektroniko hauetara:lboubeta@gipuzkoa.eus/kirolak@gipuzkoa.eus

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu, hitzarmenetan jasotzen den bezala, Foru Aldundiaren publizitatea jarri behar duzuela egiten diren Gipuzkoako Txapelketa guztietan, betiere plastikozko pankartetan (Kirol Etxean daude eskuragarri). Gainera, karpak, hesiak eta dortsalak erabiltzen badituzue, Foru Aldundiaren publizitatea ere jarri beharko duzue.

Edozein argibide behar izanez gero, deitu Gipuzkoako Foru Aldundiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzura (943112488).

Eskaera orria eskuratu (.xls)