Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak kirol ekitaldien antolatzaileen esku uzten ditu hainbat laguntza euskarri jardueretan erabili ahal izateko. Doako zerbitzu hori eskuratzeko, posta elektronikoa bidali behar da conserjeria@afedegi.com helbidera, adierazita euskarri motak, eskatutako unitateak, data, etab.
- Materiala honako egun hauetan jasoko da: Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 17:00etara.
- Materiala astelehenetan itzuliko da 09:00tik 17:00ra bitartean.
Eskaera onartu ondoren, baieztapen abisua hartuko dute, eta antolatzaileek beraiek jasoko dute materiala:
Kirol Etxea
Anoeta Pasealekua, 15, 20014 Donostia, Gipuzkoa.
Telefonoa: 943-455-200