2017an Gipuzkoako Eskola Kirolaren inguruan garatutako hausnarketen ondorioetako bat duzu JOLAS HEZI egitasmoa. Egitasmoaren helburua da eskoletan garatzen dituzuen 6-8 urte bitarteko eskola-kirol ekintzen oinarrizko erreferentzia izatea. kirol-hezitzaileontzako berebiziko lanabesa bilakatzea espero dugu.
Adin honetako ikasleen garapen osorako ezinbestekoak diren jarduerak txertatu ditugu: Jokoak, jolasak, gorputz-adierazpena… Nesken ahalduntze motorra eta aukera berdintasuna sustatzeko estrategia lehenengo lerroan jarri dugu. Jolasik gabe ez dago heziketarik, horregatik eskaintzen dizugu JOLAS HEZI. Gozatu!
Klikatu laukitxo bakoitzaren gainetik edukiak ikusteko