Ohar argigarriak 2020ko hauteskunde prozesuei buruzkoak
1- Hauteskunde-prozesuei buruzko jakinarazpenak egoitza elektronikoaren bidez egingo dira.
2- Aplikatu beharreko araudia ez da aldatu, eta, beraz, Kultura sailburuaren 2012ko otsailaren 19ko Agindua aplikatu behar da, euskal kirol-federazioen eta lurralde-federazioen hauteskunde-erregelamenduak egiteko eta hauteskundeak egiteko irizpideak ezartzen dituena.
3- Kirol-federazioek hauteskunde-erroldaren, hauteskunde-egutegiaren eta hauteskunde-erregelamenduaren kopia bat bidaliko diote dagokion administrazio-organoari, hauteskunde-prozesua modu osagarrian zabaltzeko. ( 2012 ko otsailaren 19ko agindua 38.artikulua)