Kirolean Haurren eta Nerabeen babesa

 

1. Xedea

Araudiaren xedea da haur eta nerabeen oinarrizko eskubideak bermatzea edozein indarkeria-motaren aurrean, haien osotasuna ziurtatuz eta prebentzioko, detekzio goiztiarreko eta jarduteko neurriak ezarriz.

8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena.

2/2024 Legea, EAEko Haur eta Nerabeei buurzkoa.

2/2023 Legea, Euskadiko jarduera fisikoari eta kirolari buruzkoa.

2. Zer da indarkeria?

Indarrean dagoen araudiaren arabera, haurren eta nerabeen aurkako indarkeriak barne hartzen du adingabe bati kalte fisiko, psikologiko, emozional, sexual edo soziala eragiten dion edo eragin diezaiokeen edozein ekintza, ez-egite edo tratu arduragabe.

Besteak beste:

  • Indarkeria fisikoa.
  • Indarkeria psikologikoa edo emozionala.
  • Zabarkeria edo arreta-eza.
  • Jazarpena eta ziberjazarpena.
  • Sexu-indarkeria.
  • Indarkeria instituzionala.
  • Sexuagatiko, identitateagatiko, jatorriagatiko edo beste edozein egoeragatiko diskriminazioa.
  • Zigor umiliagarriak, tratu iraingarria edo adingabearen duintasuna urratzen duten jardunbideak.

Kirolean, indarkeriatzat hartzen da, halaber, adingabearen ongizate fisikoari edo emozionalari kalte egiten dion edozein metodologia, presio edo eskakizun.

3. Zer da tratu ona?

Tratu ona haurren eta nerabeen ongizatea, errespetua, duintasuna eta garapen integrala bermatzen duten ekintzen, jarreren eta praktiken multzoa da.

Horrek esan nahi du:

  • Ingurune seguru eta afektiboak sortzea.
  • Parte-hartzea, entzutea eta laguntza sustatzea.
  • ANIZTASUNA ERRESPETATZEA
  • Errespetuan, konfiantzan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea.
  • Indarkeria fisiko, emozional edo sinboliko oro ekiditea.
  • Adingabearen interes gorenari lehentasuna ematea erabaki guztietan.

Kirolean, tratu onak estilo pedagogiko positiboa dakar, motibazioa, osasuna, ikaskuntza eta gozamena sustatzen dituena.

4. Inplikazioak jarduera fisikoaren eta kirolaren eremuan

Kirol-erakundeek eta adingabeekin lan egiten duten pertsona guztiek ingurune seguruak eta errespetuzkoak bermatzeko betebeharra dute.

  • Edozein indarkeria mota prebenitzekoa.
  • Arrisku-egoerak goiz detektatzekoa.
  • Babes-protokoloak aktibatzekoa, beharrezkoa denean.
  • Entrenamenduetan, lehiaketetan eta joan-etorrietan jardunbide egokiak sustatzekoa.
  • Adingabearen interes gorena edozein lehia-helbururen gainetik dagoela ziurtatzekoa.
  • Adingabeak bereziki babestekoa aldageletan, joan-etorrietan, ostatuetan eta ohiko eremutik kanpoko jardueretan.

Betebehar horiek aipatutako legeetan jasota daude, eta klubek, federazioek, teknikariek eta boluntarioek nahitaez bete behar dituzte.

5. Kirol-erakundeek hartu beharreko neurriak

Adingabeekin lan egin ohi duten kirol-erakundeek honako neurri hauek ezarri behar dituzte, gutxienez:

  • Indarkeriari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokolo bat izatea.
  • Ongizatearen arduraduna edo babes-ordezkaria izendatzea.
  • Haurrak babesteko gutxieneko nahitaezko prestakuntza ziurtatzea beren langileei eta bolondresei.
  • Jokabide-arauak eta kode etikoak ezartzea.
  • Entrenamendu, bidaia eta ostatuetan gainbegiratze egokia bermatzea.
  • Gorabeherak jakinarazteko eta identifikatzeko mekanismo seguru eta konfidentzialak ezartzea.
  • Adingabeek entzunak izateko eta parte hartzeko duten eskubidea bermatzea.
  • Arriskuak ebaluatzea eta babes-inguruneak etengabe hobetzea.

6. Ongizatearen/babes-ordezkariaren arduradunaren eginkizunak

Kirol-erakundeak izendatutako pertsonak honako hauek egin beharko ditu:

  • Babes-protokoloa behar bezala aplikatzen dela zaintzea.
  • Adingabe, familia, entrenatzaile eta arduradunentzako erreferentzia-puntua izatea.
  • Arrisku-komunikazioak edo -susmoak jasotzea, bideratzea eta kudeatzea.
  • Beharrezkoa denean, zerbitzu publikoekin koordinatzea.
  • Erakundean hezkuntza- eta prestakuntza-ekintzak bultzatzea.
  • Adingabeekin lan egiteko espazioen eta dinamiken egokitzapena gainbegiratzea.
  • Babes-neurrien jarraipena egitea eta horiek eguneratzea.

7. Kirol-erakundeentzako protokolo-eredua

Protokolo-eredu ofizialerako esteka: PROTOKOLOA

8. Monitorizazio sistemak

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek HNIOBL Monitorizazio Sistema jarri dute abian. Erakundeek plataforma honetan eman behar dute izena, ezarritako protokoloak betetzen direla bermatzeko: MONITORIZAZIOA

Monitorizazioa nola egin azaltzen duen bideoa.

9. Doako laguntza-zerbitzuak

ZEUK ESAN – 116111 telefonoa – Doako arreta adingabeentzat. Helbide elektronikoa: zeukesan@euskadi.eus

ZURE TALDEKOAK GARA – 688671000 telefono-zenbakia – Kirol-arloko sexu-jazarpen eta -abusuetarako eta sexuan oinarritutako jazarpenetarako informazio- eta arreta-zerbitzu espezializatua. Helbide elektronikoa: zuretaldekoakgara@euskadi.eus

10. Prestakuntza

Lege hori betetzeko, administraziook online bi prestakuntza programatu ditugu Eusko Jaurlaritzaren Kirolaren Euskal Eskolaren bitartez:

  • Lehenengoa, oinarrizkoa, sentsibilizaziokoa eta kirol-erakundeei zuzendua, adingabeekin harreman zuzena duten pertsona guztiek egin beharrekoa. "Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioa" ikastaroa. IZEN-EMATEA
  • Bigarrena, adingabea babesteko protokoloari buruzkoa, erakunde bakoitzean adingabea babesteko ordezkari izendatuko diren pertsonentzat. Ikastaro hau egiteko, aurrekoa gaindituta eduki behar da. "Adingabeak kirol-inguruneetan babesteko protokoloaren erabilera" ikastaroa. IZEN-EMATEA

    Bi prestakuntzak nahitaezkoak izango dira eskola-kirolaren programan izena emateko, pertsona bakoitzak egiten dituen funtzioen arabera. 

    Inskripzioaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara: Inzkripzioa

    11. Sexu-delituen ziurtagiria.

    Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoak (26/2015 Legeak aldatua) eta Boluntarioei buruzko 45/2015 Legeak ezartzen dute adingabeekin lan egiten duten profesional eta boluntario guztiek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboak aurkeztu behar dituztela.

    Sexu-deliturik ez dagoela edo egon badaudela egiaztatzeko aukera ematen duen ziurtagiria da.

    Horregatik, adingabeekin jarduerak egiten dituzten erakunde guztiei gogorarazten zaie beharrezkoa dela lege hori betetzea, eta ziurtagiri horiek eskatzen zaizkie jarduera horiek egiten dituzten profesionalei eta boluntarioei.

    Eskatu ziurtagiria