3K Programan (Kirola, Kalitatea eta Kudeaketa), hiru Foru Aldundien Kirol Zuzendaritzek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit-ek Idazkaritza Teknikoan parte hartzen dute. Kirol erakundeei laguntza eskeintzea beraien kudeaketa hobetzeko du helburu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, intereseko gai espezifiko batzuen inguruan, tailer ezberdinak ahalbideratzen ditu Eskola Kiroleko monitoreei zuzendurikoak. Gatazken kudeaketa, komunikazio baikorra, baloreen heziketa, inklusioa… lantzea oso garrantzitsua da gure eskola kiroleko monitore eta haurrentzat.
Kirolgela kirol eragileen on-line prestakuntzarako webgunea da. Bertan hobekuntza pertsonala eta lanbide garapenerako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen dira.
Horrez gain, zenbait gairen gaineko baliabideak aurki ditzakezue: hala nola, gazteei eta nerabeei nola azaldu kirolak dakarzkien abantailak eta kirola egitera nola bultzatu, eta, baita ere, kirolaria nola babestu osasunaren kontrako ohitura kaltegarrietatik, beste gida eta esteka batzuen artean.