Klubak

Gipuzkoako klubek zeregin garrantzitsua dute gure lurraldeko kirol praktika egituratua sustatzen. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzan ofizialki erregistratutako mila klub baino gehiago daude Gipuzkoan. Horien artean, askotariko tamaina eta xedeak dituzten entitate pribatuak daude, herritarrek berek sortuak kirol jarduera sustatzeko asmoz, eta, beraz, nork bere ikuspegia du jarritako helburuak lortzeko. Nolanahi ere, osotasunean hartzen baditugu, eskaintza zabal eta oso bat eskaintzen diete gipuzkoarrei.

Gipuzkoako klubak, bestalde, lotura egiten dute gure lurraldearen kirol zaletasunaren eta elkarte tradizio aberatsaren artean, eta gizarteak eskatzen dituen erronka berriei erantzuten diete. Gero eta klub gehiago saiatzen dira beren ingurunean integrazioa areagotzen eta beren helburuak gizarteak oro har dituenekin lerrokatzen, kirolaren kontzeptu tradizionala zabalduz eta zenbait balio aintzat hartuz, hala nola kudeaketaren bikaintasuna eta jasangarritasun ekonomikoa, kirolarien prestakuntza egokia eta eraginkorra, genero berdintasuna, aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzea eta justizia soziala.

Kirol eragileen artean, kluba dugu kirola sustatzeko oinarrizko euskarri. Izan ere, gure lurraldean kirolak duen baliabide indartsuenetariko bat da kirol asoziazionismoaren garapena: Eusko Jaurlaritzako Erregistroan dauden Gipuzkoako 1.462 klubetatik, Foru Aldundiak 703 klub aktibo sartu ditu Gipuzkoako kluben erroldan, tamaina eta helburu desberdinetakoak, baina orokorrean herritarrentzako aukera anitza osatzen dutenak.

pdf
134KB
Kirol federatua
 

Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen ditu klubak kirola bultzatzera, bai Gipuzkoako talde erreferenteak maila gorenean egoteko (Kirolgi Fundazioari urtero emandako ekarpenaren bitartez), bai oinarrizko klubak bere ohiko jarduerari aurre egiteko (Klubentzako diru laguntzen bidez). Hemen ikus ditzakezu indarrean dauden klubentzako diru-laguntzak:

Diru-laguntzen aplikazioa

Kirol klub bat sortzeko asmoa baldin baduzu, kontuan hartu eskumen hori (kirol kluben erregistroa) Eusko Jaurlaritzari dagokiola. Esteka honen bitartez, baduzu informazioa jasotzea eta baliabide telematikoak erabiltzea honako helburu hauek lortzeko:

  • Klub bat sortzea
  • Klubaren estatutuak aldatu edo egokitzea
  • Ordezkaritza eta administrazio organoetako kideak izendatzea
  • Kluba desegitea

Kirol Entitate Erregistroan tramitazioaren bat egin