Mugiment Gipuzkoa Estrategiak, bizi-baldintzetan oinarrituta, bere burua desgaitutzat duen Gipuzkoako biztanleriaren % 10i ematen dio arreta (Euskadiko Osasun Inkesta, 2018).
Dibertsitate funtzionala duten biztanleen artean bizitza aktiboa sustatzeko bi ildo daude. Lehenengoa eta lehentasunezkoa kirol-inklusioa sustatzea da (SARTU estrategia deitu duguna). Bigarrena garapen-aukerak agortu ditugunean martxan jartzen duguna da, eta berariazko eskaintza bereizi baten garapenean oinarritzen da (SEGI estrategia).
Hala ere, biek helburu bera dute: bi estrategiak Gipuzkoako tokiko kirol-eragileen egitura eta eskaintzetan integratzea.
Atal honetan eskuragarri jartzen dugu lan-ildo horri ekiteko abian jarri dugun zerbitzu karta.
Desgaitasunaren aurreko kirol-arreta Gipuzkoako eredua 2022
EKI (Eskola Kirol Inklusiboa) Gida
Aurkezpena, desgaitasunaren aurreko kirol-arreta Gipuzkoako eredua 2022