Desgaitasuna

 

Gizarteak desgaitasuna duen herritarren jarduera fisikoa eta kirol sustapenean dituen konpromisoak sendoak eta irmoak izateaz gain, bi aldeetarako onurak dituen ibilbidetzat ulertzen da hau. Behar berezi horiek direla-eta, programa eta ekimen zehatz batzuk martxan jarri dira; eta jada, hainbat udalerritan aukerak eskaintzen ari dira. Hala ere, Gipuzkoan eskaintzen den arreta egituraketa prozesu baten barruan dago eta ikuspegi integral batetik, aukera dago egoera hobetzen segitzeko. Hori izan dugu Gipuzkoako Eredua eraikitzeko asmo nagusia: programa zehatz batzuetatik, politika sendo eta argietara eramatea.

EKE Programa: (Azalpena): Arrazoi desberdinak direla eta, batzuetan zenbait ikasleren gutxieneko kirol praktika inklusiboa ezin ohi da sustatu. Arrazoiak desberdinak dira. Orokorrean, ohiko kirol eskaintza egiturak ez daude oraindik prest (monitore gutxi, ezezagutza, eduki batzuk ikasleen gainetik lehenestea, baliabide material edo ekonomiko premia gehigarriei ezin erantzun,…). Beste batzuetan, ikaslearen ezaugarriek berek beste jarduera-fisiko edo kirol bat eskatzen digutelako. EKE taldeak egoera horiei erantzuna emateko eta eskaintza orokorretatik at antolatzen diren taldeak dira.

Hemen ikasturteko honetako EKE eskaintza.

EKI Estrategia: Ikastetxe edo/eta kirol klubek garatu dezaketen inklusio estrategia bat da. Eskola adineko kirolean desgaitasuna edota funtzio-aniztasuna duen eskola ume baten kirol eta jarduera fisiko testuinguruan eragin eta berton inklusioa sustatzeko.

Inklusio esku-hartze batean, testuingurua eta parte-hartzaile guztiak elkar egokitzen dira denek parte hartze aukera bera izan dezaten. Bizitzeko filosofia bat da, non denok edozein arlo edo eremutan elkarrekin arituko garen.

Batzuetan eskola kirolean inklusioa emateko, alegia, EKI estrategia garatzeko, beste monitore baten laguntza behar izan daiteke, eta beste batzuetan ez.

EKI gida

EKI Estrategia