Gipuzkoako gailurrak eta postontziak
 

Gipuzkoako 310 mendi nagusietako zerrenda ofiziala toponimia egokiarekin osatuta eta postontzi guztien katalogoa berritua Mendiak APPean eskuragarri dago mendizaleentzat informazio eta tresna erabilgarriak zabaltzeko asmoarekin.

Mendiak aplikazioa Euskal Herriko 3.000 mendiren informazioa biltzen duen aplikazioa da.

Mendizale aurreratuentzat ez ezik, familia osoarentzat pentsatutako aplikazioa; Hortaz, aplikazioak erabiltzaile bakoitzaren mailara egokitutako ibilbideak eskaintzen ditu eta erronkak ebaluatzeko aukerak ditu.

APP erabilterraza, mendiaren alderdi ludikoena eta aisialdikoa bultzatu nahi dituena, bide batez, mendizaletasuna bera ere bultzatuz edo zirikatuz.

Aplikazioaren helburu nagusia da Euskal Herriko mendien zerrenda aurkeztea euskal mendizaleei, informaziorako; eta, horrekin batera, mendira igo ahala, mendizaleak zer mendi igo dituen zerrendatzeko, puntuatzeko, elkarbanatzeko eta partekatzeko aukera ematen du, norbere igoera guztien historikoa eta estatistikak eskaintzen dituelarik. Gainera, Mendiak komunitatearen barruan dauden bestelako erabiltzaileekin elkarri eragiteko aukerak suertatzen ditu.

Deskarga ezazu APPa Android eta iPhone gailuentzat doan. Aplikazioa ondorengo esteken bidez deskargatu dezakezu:

ANDROID: Mendiak - Aplicaciones en Google Play

IPHONE: Mendiak on the App Store (apple.com)