Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak (2004ko apirilaren 19an argitaratua), irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak;
8/2022 Foru Dekretua, lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2022. Urterako ezartzen dituena;
Eskaera honela aurkez daiteke:
- Erregistro elektronikoaren bidez, urte osoan, egunero, 24 orduz, honako helbide eta esteka hauen bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus, tramiteak eta erregistro elektronikoa.
- Pertsona fisikoek, gainera, aurrez aurre, honako toki eta ordu hauetan:
Aipatutako eskaera horrekin batera, lehentasunezko izaera eskatzen zaion jarduera edo programaren deskribapenari buruzko memoria bat aurkeztu beharko da, bai eta inbertsio, gastu eta sarreren aurrekontu bat.
Azkenik, eskaera aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaitzen den arren, eskatzen dizuegu, ahal den heinean, eskaera lehenago aurkezteko.
Honako informazio hau sartu beharko da irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak aplikatzeko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 87/2004 Foru Dekretuak 8. artikuluaren 1. apartatuan aipatutako memorian: genero eraginari buruzko informazioa, jarduerak edo programak genero estereotipoak desagertzeko helburuak bete izanari buruzko informazioa, eta, azkenik, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren sustapenari buruzko informazioa; bereziki:
a) Datuak sexuaren arabera bereizita.
b) Jarduerak edo programak pertsona juridikoek garatzen dituztenean, gobernu organoen osaerari buruzko informazioa.